- Hamahiru ekoizle ekologiko elkartuko dira gaur goizen Elorrioko aparkalekuan burutuko den azoka ekologikoan. Udako lenen ekomerkatua izango da Elorriokoa eta bertan Durangaldeko nekazaritza ekologikoaren XXIV. azokan baserritarren produktu ekologikoak aurkitu ahal izango dira, hala nola sasoiko barazkiak, pasta, marmeladak, landare pateak, zukuak, algak… betiere osasun eta segurtasun neurriak bermatuta.

Azokaren antolatzaileek adierazi zutenez “azoka honetan dauden produktu guztiek bi ezaugarri berezi izango dituzte: modu ekologikoan eta artisautzan egindakoak izan dira. Natura, animaliak eta pertsonen etorkizuna errespetatuz ekoitziak direla, eta inolako kalterik sortu gabe”.

Elorriokoa udan urtero egiten diren eko-azokei hasiera ematen dien merkatua. Aurten 12 bat ospatuko dira.