ERMUA. Ermua Antzokiak lau filmen proiekzioa hartuko du hurrengo astean, otsailaren bigarrena. Ostegunean arratsaldean 'El joven Ahmed' proiektatuko dute, zeina 84 minutu irauten du eta jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Filma 13 urte eskaseko Ahmeden istorioa kontatzen du.

Zine komertzialaren atalean, larunbateko 19:30ean, 'El silencio del pantano' thriller estatubatuarra ikusi ahal izango dugu, zeina 87 minutuz luzatzen den. Hipnosiak "Q" nobela beltzeko idazle bihurtutako kazetaria dela zehazten du. Sipnosiak duenez "Q" kazetaria da, nobela beltzeko idazle bihurtutakoa. Bi liburu argitaratu ditu, bere jaioterrian girotuak biak, non "Q"k hilketa odoltsuak kontatzen dituen, horien azpitik ustelkeria politikoa eta giza arimaren usteldura daudela arrazoituz. Arazoa da bere nobeletan gertatzen diren krimenak ez direla diruditen bezain fikziozkoak. Lan hau igandean eta astelehenean ere ikusi ahal izango dugu, gaueko 22:00etan eta arratsaldeko 20:30ean, hurrenez hurren.

Bigarren proposamen komertziala Clint Eastwoodek zuzendutako 'Richard Jewell' da. Ordu luze bitan benetako istorio bat kontatzen duen drama bat da, 90eko joko olinpikoetan gertatutako gertaera batean oinarritua. Laburopenak dioenez, Richard Jewell 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetako segurtasun zaindaria zenak lehergailuz betetako motxila bat aurkitu zuen, eta biktima izan zitezkeen pertsona saihestu zituen, eremua lehertu baino pixka bat lehenago ebakuatzen lagunduaz. Hasieran, heroi bezala aurkeztu zen, baina, ondoren, Jewell, susmagarririk handiena bezala hartua izan zen, eta ustezko errudun bezala ikertu zuten. Kathy Bates aktorearen partaidetzaz, zeina Oscar sarietarako izendatua izan den.

Asteko eskaintza igandean amaituk oda, arratsaldeko 5etan 'Spy cat' marrazki bizidunen filmaren proiekzioarekin. 00-Cat agentea, Marnie, etxeko katu dibertigarri bat da, bere familiak oso maite duena eta sekula etxetik irten ez dena. Oso bitxia bada ere, munduaz ezagutzen duen gauza bakarra telebistaz ikusitakoa da, eta pantailan agertzen diren istorio guztiak benetakoak direla uste du. Egun batean, bere jabearen anaiordeak, Marniez libratu nahi duenak, misio garrantzitsu bat ematea erabakiko du, abentura erreala bizitzera eta kanpoko mundura eramango duena.

Argibide eta xehetasun gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.