BILBO. Asteko gainontzeko egunetan aretoak ohiko ordutegia mantentzen du, zabalik izanez goizeko 8:00etatik 21:30era astegunetan eta 9:00etatik 13:00etara larunbatetan.

UKEko monitoreek bertan egongo dira aretoak zabalik dauden orduetan aholkuak eta zaintza lana egiteko. Monitoreek erabiltzaileen neurrira egindako jarduera fisikoko programa pertsonalizatuen planifikazioa, programazioa eta ebaluazioaz arduratuko dira.

Aretoen eta bertan dagoen ekipamenduaren ezaugarriak

Fitness aretoak guztira 535 m2ko azalera du, horretan entrenamendu kardio baskularrerako, barne ziklorako, indarraren entrenamendurako, pisu askerako eta luzaketentzako gune ezberdinak daudelarik.

Ekipamenduak egun 100 leku baino gehiago ditu: korrika egiteko 6 zinta; 9 eliptika, horietariko bat ibilkera aldakorrekoa dena; 5 step; 2 arraun; 6 bizikleta bertikal; 4 bizikleta etzangarri; 2 eskaladora, barne zikloko 29 bizikleta, ziklo-gymerako 2 beste bi, muskulaziorako 25 makina; 6 banku; mankuernak; 2 TRX; 4 espaldera; oreka eta propiozepzioa lantzeko ekipoak eta luzaketak burutzeko 6 postu.

Ordutegi luzapen horrek egun fitness ikastaroan edo Premium tarifan alta emanda duten ehunka erabiltzaileei eragingo die zuzenean eta inolako gain-kosturik gabe.

Neurri honekin, UKEk eutsi egiten dio kirol eskaintza muturreraino eguneratzeko eta hobetzeko konpromisoari, egungo eskarira egokituz, azken urteotan etengabe eta pixkanaka hazten jarraitzen duelako.