BILBO. Amorebieta-Etxanok udala antolatzeko araubidea onartu du gaur goizean 2019-2023 agintaldirako. Andoni Agirrebeitia alkatea da.

Alkateak ondoko zinegotziak izendatu ditu:

Anartz Gandiaga: Hirigintza, Obra eta Etxebizitzako zinegotzia.

Miren Martiarena: Ogasuna, Ekonomia eta Ondareko zinegotzia.

Juan Mª Ugalde: Jasangarritasun eta Zerbitzuetako zinegotzia.

Estibaliz Martiartu: Enplegu, Ekonomi Sustapen eta Langileria, Antolaketa eta Barne Araubideko zinegotzia.

Ainhoa Salterain: Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotzia.

Amaia Aurrekoetxea: Euskarako zinegotzia.

Luciano Martínez: Kultura eta Kiroletako zinegotzia.

Hain zuzen ere Luciano Martínez izendatu dute Ametx Erakunde Autonomoko presidente.

Gainera, gaurko Osoko Bilkuran Informazio Batzorde Iraunkorrak zehaztu dira, udal-arloekin bat datozenak. Horiei Kontuen Batzorde Berezia gehitu behar zaie.

Euskara Batzordea aparte sortu da agintaldi honetan, Amorebieta-Etxanoko Udaleko politika eta hizkuntza irizpideak zehazteko. Horrela, euskarari bultzada handiagoa eman nahi zaio, bai administrazioaren barruan eta baita herritarrei zerbitzu ematerakoan, eta herritarren artean hizkuntza erabili eta normalizatzea sustatu nahi da.

Gaurko Osoko Bilkuran dedikazio esklusiboa izango duten hautetsiak zeintzuk izango diren erabaki da. Aurreko agintaldian egon ziren hiru kargu liberatuei, oposizioko zinegotzi bat gehituko zaie agintaldi honetan. Alkateak dedikazio esklusiboa izango du eta urteko 69.548 euroko ordainsari gordina jasoko du, zortzi urtean soldata igo gabe egon ondoren. Liberatuta egongo dira baita ere Anartz Gandiaga, lehenengo alkateordea; Ainhoa Salterain, Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko zinegotzia; eta partzialki Estibaliz Martiartu, Enplegu eta Ekonomi Sustapeneko zinegotzia.

Agintaldi berriak EAJ-PNV eta PSEren arteko akordioa du oinarri. Akordio honek egonkortasuna eman nahi dio Udalari eta zornotzarren bizi kalitatea hobetzeko aukera ematen duten akordioak indartu.