Azkuna Zentroak Antonio Fernández Alvirak sortutako instalazio artistiko berri bat. "Memoria de forma", hartuko du ostegunetik aurrera. Zehazkiago, eskultura-multzo hau Alondegiko Terrazarako espresuki sortua izan da, eta bertan ikusgai dago. Horren arduradunek honela deskribatzen dute: "Gorputz-egitura-ontzi eta fluido-eduki esplorazioa eta narrazioa praktikan jartzen duen laborategia da, eta, horretarako, espazioaren forma eta elementu arkitektonikoekiko elkarrizketaz eta analisiaz baliatzen da".

Instalazio berriak bat egingo du uda honetan espazioen arteko ibilbide gisa erakutsiko diren erakusketa-proiektuekin:

Erakusketa-aretoan, "Ahots bat erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa", Cabello Carceller kolektiboaren lanarekin; Terrazan, non gaurtik aurrera Antonio Fernández Alvira artistaren "Memoria de forma" pieza aktibatuko den; Atrioan Grimanesa Amorós sortzailearen "Scientia" argi-instalazioarekin eta BAT Espazioa Lantegia. Ideien Laborategia erakusketa-aretoarekin., Isidoro Valcarcel Medina artistaren "Arkitektura goiztiarrak" hartzen dituena.

Zentraltasunik gabeko bisita, non pertsona bakoitzak bere igarobide partikularrak ezar ditzakeen edo bitartekaritza-programaren bidez, sorkuntza artistiko garaikidearen formatu eta hizkuntza berriak deskubritu eta esperimentatzeko.

"MEMORIA DE FORMA" ANTONIO FERNANDEZ ALVIRA. TERRAZA

"Memoria de Forma" instalazioa Antonio Fernández Alvirak Terrazako espaziorako proposatzen duen esku-hartze artistikoa da, eta urriaren 30era arte egongo da ikusgai. Eskultura- eta instalazio-formulazioaren pean planteatutako laborategia, edukiontziaren eta fluidoaren arteko harremana aztertzen duena, gorputzaren eta arkitekturaren arteko erlazio baterantz hurbilduz.

Zentroak ekoitzitako proiektuaren abiapuntua Azkuna Zentroaren arkitektura eta esanahia dira, haren elementu eta formen bidez, eta ontzien edukiontzi gisa hartuta. Sortzailearen arabera, leku horretan "jariakina eta iragazkorra beti egon dira presente, hala lehen ardo-biltegia zenean, nola orain, kulturaren edukiontzi iragazkor gisa". Gaur egungo praktika artistikoarekin lotutako prozesuen bidez, instalazioa burdinak, zeramikak edo erretxinek osatzen dute.

Pieza honen helburua da "ariketak antolatzea lekuaren eta publikoaren bidez; terrazako arkitekturarekin interakzioan eta elkarrizketan jardunez, espazioarekin egindako miaketa formal eta prozesualen ondorioz, eta publikoaren esperientziaren eta pertzepzioaren bidez, haren mugimendu eta ibilbideen bidez", azaldu du artistak. Gaur egungo praktika artistikoarekin lotutako prozesuen bidez, instalazioa burdinak, zeramikak edo erretxinek osatzen dute.