Udan Primeran Kirola Eginez 2.605 plaza izango ditu Bilbon

05.05.2022 | 15:58
Udan Primeran Kirola Eginez 2.605 plaza izango ditu Bilbon

Ostiral honetan irekiko da aurtengo Udan Primeran Kirola Eginez izena emateko epea, 2.605 plazarekin. Zehazki, 6 eta 13 urte bitarteko adingabeentzako 2.285 plaza eta 6 eta 18 urte bitarteko 320 plaza eskainiko dira. Programa horien helburua da hainbat kirol-modalitate praktikatzeko aukera ematea, hala nola badmintona, saskibaloia, eskubaloia, areto-futbola, areto-hockeya, ur-jolasak edo aretoko beste joko batzuk.

Programa hau, ekainaren 22tik abuztuaren 5era eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra egingo da, Deustu, Errekalde, Artxanda, San Inazio eta Txurdinagako kiroldegietan, 9:00etatik 14:00etara; sartzeko eta irteteko ordutegia malgua izango da, sarrera 8:30etik aurrera eta irteera 14:30era arte.

Asteka eman daiteke izena Bilbao Kirolak-en web gunean, helbidean eta kiroldegietako salmenta-makinetan, maiatzaren 6tik aurrera, Bilbao Kirolak-en abonatuentzat eta maiatzaren 9tik aurrera, abonatu ez direnentzat. Kasu horretan, plazak erreserba-ordenaren arabera esleituko dira.

Prezioa, abonatuentzat, asteko 52 euro izango da, eta abonatu ez direnentzat, 62,50 euro. Jaiegunak dituzten asteetan, egun kopuruaren araberakoa izango da kostua.

30 plaza dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat izango dira, San Inazioko kiroldegian. Kasu horretan, izen-ematea Gaituzsport, helbidean egingo da edo 622 022 063 telefonora deituz.

KIROL CAMPUSAK

Bilboko Udalak aisialdi osasungarriaren arloan beste programa bat ere antolatu du udarako: "Kirol Campusak". 320 plaza eskainiko dira gimnasia erritmikoa, artistikoa, rokodromoa edo erraketa-kirolak egin nahi dituzten 6-18 urteko haur eta gazteentzat.

Txurdinagako kiroldegia:

Gimnasia erritmikoa, 7 eta 18 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era.
Gimnasia artistikoa eta jauzi-ohola, 7 eta 18 urte bitartekoentzat, uztailaren 5etik 8ra.
Errekaldeko Kiroldegia:

Rokodromoa, 6 eta 13 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra eta uztailaren 11tik 15era.
Dantza modernoa, 8 eta 16 urte bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra eta uztailaren 11tik 15era.
San Ignazioko kiroldegia:

Erraketa, 6 urtetik 14 urtera bitartekoentzat, ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 5etik 8ra, uztailaren 11tik 15era, uztailaren 18tik 22ra eta uztailaren 26tik 29ra.
Kasu honetan, asteko kostua 77,75 eurokoa da abonatuentzat eta 185,75 eurokoa abonatuak ez direnentzat. Jaiegunak dituzten asteetan, egun kopuruaren araberakoa izango da kostua.

noticias de deia