Koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Bilboko Udalak tokiko merkataritza sustatzeko bonuen hainbat kanpaina jarri zituen martxan. Bada, kanpaina horren aurreko edizioek izan zuten arrakasta kontuan izanda, edizio berri bat abiaraziko du Udalak. Hala, asteazken honetatik aurrera, 63.603 bonu jarriko dira salgai. Bonuak arratsaldeko 16.00etatik aurrera erosi ahal izango dira webgune honetan.

Bonuen prezioa, berriz ere, 30 euro izango da, eta udalak diruz lagunduko du erdia (15 euro udalaren kontu eta 15 euro herritarren kontu). Aurretik egin den bezala, web-plataforma berean eskuratuko dira (www.bonobilbao.eus), bai eta sarrerak saltzeko Kutxabanken kutxazainetan ere. Bonu batzuk, bestalde, establezimenduetan bertan eskuratu ahal izango dituzte 65 urtetik gorako pertsonek, arrakala digitalari aurre egin ahal izateko.

Eskuratzeko aldia zein trukatzeko aldia bihar hasi, maiatzaren 4a, eta ekainaren 30ean amaituko da (edo agortzen direnean). Guztira, 5 bonu eskuratu ahal izango dira NAN bakoitzeko. Erosketa-tiket bakoitzeko, gehienez ere, zenbateko bereko edo gehiagoko 4 bonu trukatu ahal izango dira. Gogoan izango duzuenez, erabiltzaileak bonuaren QR kodea aurkeztu beharko du erosketa egiterakoan edo, bestela, inprimatuta aurkeztu.

Bilboko Bonuak, halaber, bateragarriak eta pilagarriak dira beste administrazio batzuek abiarazitako kanpainekin. Beste alde batetik, hauxe da establezimenduei ezarriko zaien muga: plataformaren edo kutxazainen bitartez eskuratutako150 bonu eta saltokian bertan eskuratuko dituzten 65 urtetik gorako pertsonen 50 euro. Establezimenduak atxikitzeko epea irekita egongo da kanpaina www.bonobilbao.eus plataforman amaitu arte.

Bilboko Bonuen programa Covid-19aren kalteen aurkako Bilbao 2022 Planaren barruan dago, zeina udal-ordezkaritza duten talde guztiek adostu duten (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP). Programaren lehentasunezko xedea da herritarrek zuzenean kontsumitzea pandemiaren ondorioz kalte gehien pairatu duten sektoreetan.