"Bidebarrieta Zientifikoa" ziklo itzuliko da asteazkenean

13.01.2022 | 16:56
"Bidebarrieta Zientifikoa" ziklo itzuliko da asteazkenean

Asteazken honetan, urtarrilak 19, itzuliko da Bidebarrieta Zientifikoa zikloa Bidebarrieta Kulturgunera. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Nerea Telleria UPV/EHUko Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuko doktorearen eta Unibertsitate bereko Elikadura Iraunkorra taldeko ikertzailearen "zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?" Hitzaldia eta solasaldia izango dira liburutegian.

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango da eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak sustatzen dute.

Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) esanetan, dietak jasangarriak izan daitezen, ingurumen-inpaktu txikia eragin behar dute, elikadura eta nutrizioaren segurtaduna babesten lagundu behar dute eta egungo zein geroko belaunaldiei bizimodu osasungarria izaten lagundu behar diete. Biodibertsitatea eta ekosistemak babestu eta errespetatzeaz gain, dieta horiek onargarriak izan behar dute kulturaren ikuspuntutik, eskuragarriak, bidezkoak eta eskuragarriak ekonomiaren ikuspuntutik, eta egokiak, kaltegabeak eta osasungarriak nutrizioari dagokionez, baliabide naturalak eta giza-baliabideak optimizatzeaz gain.

Egun, gero eta begi-bistakoagoa da dieta eta elikadura-sistema jasangarriagoetara aldatzeko premia. Honen harira, azken hamarkadan, gero eta gehiago dira munduan elikadura-politiketan eta konsumitzailea hezteko programetan jasangarritasunari buruzko irizpideak txertarzen hasiak diren herrialdeak.

Ekitaldi honetan hainbat galdera planteatuko dira: benetan jabetzen al gara elikadura arloko erabakiek ingurumenean eragiten duten inpaktuaz? Nola murriztu ahal dugu elikadurari lotutako karbono-aztarna? Eta oroz gain, ba al dakigu zehazki zeintzuk diren gure dietak bete behar dituen ezaugarriak osasungarria eta jasangarria izan dadin?

Hitzaldia Nerea Telleriak emango du, UPV/EHUko Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuko dotoreak. Telleria, gainera, univertsitate bereko Elikadura Iraunkorra taldeko ikertzailea da. Doktorego-tesian gainpisuaren zein obesitatearen arrisku-faktoreak dakartzaten bizimoduak aztertu zituen unibertsitateko ikasleen artean, batez ere dietarekin lotutakoak. Era berean, elikadura osasungarri eta jasangarriaren arloko prestakuntza eta esperientzia ditu. Ildo horretan, bere azken argitalpen zientifikoetako batean, unibertsitateko ikasleen elikaduraren kalitate nutrizionala eta karbono-aztarna aztertu ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA 

Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude.

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

noticias de deia