Bilbao Kiroletako kiroldegiek abonatu gabeko pertsonentzako guneak ireki dituzte berriro. Sarrera hori mugatuta zegoen 2020ko ekainetik, pandemiaren ondorioz. Hala ere, edukiera-mugak desagertzen badira ere, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da oraindik.

Gaurtik aurrera, kirol-instalazioetako edukiera-mugak desagertuko dira, eta horri esker, Bilbao Kirolak bere zerbitzu-eskaintza %100ean berreskuratzen hasiko da pixkanaka-pixkanaka. Helburua azaroan normaltasun osoz funtzionatzea da.

Horrela, urrian zehar, Bilbao Kirolak ikastaroak eta jarduerak zabalduz joango da, bai aretokoak, bai uretakoak. Une honetan itxaron-zerrendan dauden pertsonak izango dira ikastaroetan parte hartu ahal izango duten lehenak, itxaron-zerrendako hurrenkera aintzakotzat hartuz.

ORDUTEGIAK LUZATZEA

Bilbao Kirolak-ek fitness-gelen ordutegiak handitu ditu, eta koronabirusak eragindako osasun-krisiaren aurreko ordutegiak berreskuratu dira.

Astelehenetik barikura: 7:15-22:00. Artxanda eta Kasilla (8:00-22:00)

Zapatuetan: 9:00-21:00. Kasilla (9:00-14:00)

Domeka eta jaiegunetan: 9:00-15:00. Txurdinaga-San Ignazio (9:00-19:00). Kasilla itxita.AURRETIKO HITZORDUA

Bilbao Kirolakek, momentuz, aurretiko hitzordua eskatzeko betebeharrari eustea erabaki du edozein zerbitzu erabiltzeko -kantxak, pistak, igeri egiteko kaleak, igerileku librea€-. Erabiltzaileek sistema horrekin duten gogobetetzeak eragin du erabakia, ordena eta kontrolerako elementu egokitzat jo delarik.

Alde horretatik, abonatuek 48 ordu lehenago eskatu ahal izango dute hitzordua, eta abonatuak ez direnek 24 ordu lehenagotik eskatu ahal izango dute.

Bilbon erroldatuta ez dauden pertsonen kasuan, Bilbao Kirolak-ek eskainitako abonu mota guztietan eman ahal izango dute alta; orain arte, tarifa orokorrean bakarrik eman ahal izan dute alta, tarifaren gaineko % 30eko errekarguarekin.

MASKARAREN ERABILERA

Bilbao Kirolak-ek gogorarazi du maskarak derrigorrezkoa izaten jarraitzen duela:

instalazioan joan-etorriak eta egonaldiak egiten dituzten langile eta erabiltzaile guztientzat, aldagelak barne (dutxan izan ezik). 6 urtetik beherakoentzat izan ezik,

mota guztietako ariketa eta ikastaroetan, 1,5 metroko segurtasun-distantzia errespetatu arren, maskara erabili behar da,

igerilekuan, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa uretara sartzerakoan

maskarek homologatuta egon behar dute: saretakoak ez daude baimenduta.