Asteburu honetan zientzia protagonista izango da “Ikertzaileen Europako Gaua”ri esker eta, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, parte-hartzailea izango da. Solasaldiak izango dira irailaren 24, 25 eta 27an Deustuko udaltegian.

Solasaldi horietan, Aitor Bergara izango da moderatzailea eta eustuko udaltegian ospatuko dira 19:00etan. Aitor Bergara UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika Saileko Fisikan doktorea eta Fisikako irakasle titularra da. Gainera, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) eta Materialen Fisikako CSIC-UPV/EHUko zentro mistoko ikertzaile elkartua ere bada.

Hitzaldiez gain, familia osoarentzako kale antzerki ikuskizun bat ere izango da, "Piztu! Emakume On energia", larunbatean, hilak 25, 13:00etan.

“Ikertzaileen Europako Gaua”n programatutako ekitaldi guztien sarrerak doakoa dira. Erreserbak bilbaokultura.eus webgunearen bidez egin daitezke, ekitaldi bakoitza baino 48 ordu lehenago. Pertsona bakoitzeko 2 eserleku erreserbatu ahalko dira gehienez, eta hasi baino 15 minutu lehenago arte izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartzen ahalko dira aretora. Gainera, solasaldiak zuzenean jarraitu ahal izango da, eta, ondoren, Bilbao Kulturako YouTubeko kanalean.

“Ikertzaileen Europako Gaua” 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da, eta helburu nagusia ikertzaileen irudia herritarrei hurbiltzea da, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu ditzaten. Hori dela eta, XXI. mendeko gizarteak hiru erronka handitan jarri du arreta mahai-inguruen programak, eta zientziatik erantzun desberdinak ematen saiatuko da.