Asteazken honetan, irailak 8, itxi egingo da Bilbao Kirolaken 2021/2022 denboraldirako ikastaroetan izena emateko hitzordua eskatzeko epea. Bilboko Udalak egindako deialdi hau Bilbao Kirolaken abonatuei bideratuta dago.

Usadioa den moduan, izena aldez aurretik emateko prozesu honetan, eskatzaileei zenbaki bana emango zaie, eta zozketa batean parte hartzeko eskubidea izango dute horrela: zozketa horren bidez zehaztuko da hurrenkera, Bilboko Kiroldegietan eskaintzen diren kirol modalitateetako baterako edo besterako izena emateko.

Pertsona bakoitzak zenbaki bat eskatu ahalko du kiroldegietako bakoitzerako. Zenbaki hori kiroldegietan salmenta automatikorako dauden makinetan edo webgunearen bidez eska daiteke.

Irailaren 9an egingo dira zozketak (kiroldegi bakoitzeko bat), Bilbao Kirolak-en egoitzan, eta egun horretatik aurrera aldez aurreko hitzorduak adjudikatuko dira, atera den zenbakitik aurrerako hurrenkeran. Zozketa honen emaitzak irailaren 13tik aurrera kontsultatu ahalko dira udal kiroldegietan jarriko diren zerrendetan, salmenta automatikorako dauden makinetan eta webgunean.

Zozketaren ondorioz familia-unitate batean bata bestearen osteko hitzorduak dituzten kideei ez bazaizkie aldez aurreko hitzorduak bata bestearen ostean egokitzen, orduan lehenengo hitzordua hartu eta gainerako kideei hurrenez hurrenekoak emango zaizkie.

Aldez aurreko hitzorduaren bidez, eguna eta ordua gordetzen dira eskatutako ikastaroetan izena eman ahal izateko, baina horrek ez du bermatzen ikastaroetan lekurik izango denik.

Irailaren 16tik aurrera hasiko dira kiroldegietako izen-emateak, kiroldegi bakoitzeko salmenta automatikoko makinetan eta webgunean. Abonatu bakoitzak izena eman ahalko du adjudikatzen zaion hitzorduaren egunetik eta ordutik aurrera.

Aldez aurreko hitzordurik ez duten abonatuek irailaren 24tik aurrera izango dute aukera bete barik geratu diren lekuetarako izena emateko, eta abonatuek ez direnek, berriz, irailaren 26tik aurrera.

TXARTELA MUGIMENT

Joan den martxoan, Bilbok bat egin zuen Eusko Jaurlaritzaren Mugiment Kirol Txartelarekin, kirola sustatzeko, herritarrek hainbat kirol-gunetan parte har dezaten errazteko eta egin beharreko ikastaro eta modalitateen eskaintza handitzeko helburuarekin.

Txartel birtual horren bidez, Bilbao Kirolakeko 64.000 abonatu baino gehiago sar daitezke programari atxikitako beste 50 udalerrietako kirol-instalazioetan. Era berean, udalerri horietako abonatuek Bilbao Kirolakeko 11 udal-kiroldegietan eskaintzen diren ikastaroak eta zerbitzuak jaso ahal izango dituzte. Eta hori guztia erabiltzaileentzat inolako kostu gehigarririk eragin gabe; izan ere, instalazioetara doan sartu ahal izango dira - sarrerarik ordaindu gabe -, eta ikastaroetarako edo kantxa, pista edo zelaien erreserbetarako abonatutako pertsonen tarifa berberak izango dituzte.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

2020ko abenduan, Bilbao Kirolakek AENOR ziurtagiria jaso zuen covid-19aren prebentziorako bere instalazioetan duen protokoloagatik. Bilbao Kirolakeko 11 udal kiroldegiak dira Estatu osoan zigilu hori duten kudeaketa publikoko lehenak. Zigilu horrek ziurtatzen du hartutako neurriak egokiak direla kutsatzerik ez izateko, neurriak behar bezala.