Ostegun eta ostiral honetan, uztailak 8 eta 9, Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiak 'Bilbo, unibertsitate-hiria' izeneko udako ikastaroa jasoko du. Bertan garatuko diren ekitaldiak erabat doakoak izango dira.

IED Kunsthal eskolak parte hartuko du, Chelsea College of Art London (UAL) unibertsitatearekin batera, gai hau jorratuz: "Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza ekologiak". Aurrez aurreko hitzaldia 18:00etatik 20:00etara izango da. Hitzaldia entzuteko, izena eman behar da hemen: Izena ematea - IED Kunsthal eta London College of Communication (UAL). Hala ere, online ere ikusi eta entzun ahal izango da.

Oraingo honetan, hizlariak hauek izango dira: José Hurtado, produktu diseinatzailea, Arkitektura iragankorra eta Irudiztapena; eta Idoia García de Cortazar, irakaslea eta Berrikuntzako Proiektuen Zuzendaria unibertsitateetan eta Humanizza enpresako gerentea.

DOAKO IKASTAROAK PUBLIKO GUZTIENTZAT

"Bilbo, unibertsitate uria" goiburuarekin egiten ari diren udako ikastaroak lehenak dira urian kokatuta dauden 4 unibertsitateek elkarrekin egiten dituztenak, alegia, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, IED Kunsthal delakoarekin eta Digipen-ekin batera, eta Londresko Arteen Unibertsitatearekin elkarlanean eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Guztira, 6 ikastaro programatu dira, eta guztiak dohainik izango dira, hartara herritar guztiengana iristearren, eta online ere eskainiko delarik haietarako sarbidea; ostegunetan eta ostiraletan izaten dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara, Bidebarrietako Liburutegian.