Hezkuntza eta Emakumea

Nazioarteko lankidetzako beste 12 proiektu sustatuko ditu Bilbok

06.07.2021 | 16:41
Bilboko udaletxea.

Hezkuntza eta emakumearen sektoreari lotutako nazioarteko lankidetzako beste hamabi proiektu diruz lagunduko ditu Bilboko Udalak. Ekarpen honekin, 25 proiektu lagunduko ditu Udalak, eta 2 milioi euroko inbertsioa egingo du.

Bilboko Udalak 12 proiektu berri horiei emandako diru-laguntzak 767.774 eurokoak dira guztira, eta emakumeen ahalduntzea sustatzea, genero-indarkeriaren aurka borrokatzea eta hezkuntza hobetzea helburu nagusi duten nazioarteko proiektuei zuzenduta daude. Udalak genero eta aukera berdintasunean oinarritutako nazioarteko lankidetzaren alde egiten jarraitzen du. Horrela, proiektu nabarmenetako bi munduko gune ahuletan egingo dira, hala nola, Honduraseko Cortés Departamentuan, edo Rwandako Huye, Rusizi, Kirehe eta Ruliendo barrutietan.

HONDURAS ETA RWANDA

Proclade Yanapay GGKEak proiektu bat abiatuko du Honduraseko San Pedro Sula eta Choloma landa- eta hiri-komunitate marjinaletan. Proiektu horren bidez, San Pedro Sulako eta Cholomako 50 emakumeren autonomia ekonomikoaren eta enplegagarritasunaren alde lan egin gura da, hori guztia genero-ikuspegia, emakumeen eskubideak eta herritartasun kritikoa oinarri hartuta. Emakume horiek zaurgarritasun-egoera larrian daude covid-19aren eta 2020 azaroko Eta eta Iota urakanen ondorioz. Gertatu zenean Bilboko Udalak azken larrialdi egoera horretan ere lagundu zuen, eta orain 70.000 euro emango ditu.

Bestalde, UNICEFek beste proiektu bat ezarriko du Huye, Rusizi, Kirehe eta Rulindo barrutietan, Rwandan. Kasu honetan, bereziki egoera ahulean dauden neskatoen eta nerabeen eskubideak bermatzeko. Proiektuaren helburua, hezkuntzaren, babesaren, prebentzioaren eta nerabeentzako GIBaren tratamenduaren arloetan kalitatezko zerbitzu publikoen gaitasunak hobetzea da. Antolaketa-gaitasunak sendotuz, eskubideak bermatuz, parte hartuz eta ahalduntzearen bidez egingo da hori. Bilboko Udalak beste 70.000 euro emango dizkio proiektuari.

GAINERAKO 10 PROIEKTUAK

  • El Salvadorren emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza sustatzeko hezkuntza-hiriak, Adeco Elkarteak eskatuta (69.528 euro).
  • Senegalen genero-indarkeriaren aurka mobilizatutako emakumeak, Bakearen aldeko Lankidetza Batzarretik (70.000 euro).
  • Muturreko pobrezian eta bazterketa-arriskuan dauden ikasle adingabeak eskolaratzea Rwandan, Lankidetzarako Ingeniaritza Elkartearen ekimenez (29.038 euro).
  • Txaden, edateko ura, saneamendua, higienea eta herritarren kudeaketa hobetzea, II. fasea, Alboan Fundazioak eskatuta (69.841 euro).
  • Indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidearen aldeko AliHadas emakume popularrak Kolonbian, III. Fasea, Oxfam Intermon Fundaziotik (70.000 euro).
  • Boliviako landa-inguruneetan hezteko eskubidea berreskuratuz, Itaka Escolapios Fundazioaren ekimenez (70.000 euro).
  • Emakume indigenek euren eskubideak baliatzen dituzte eta umeen eta gazteen eskubideak sustatzen dituzte Bolivian, Bakea eta Elkartasuna Fundaziotik (70.000 euro).
  • Emakume askeak eta ahaldunduak Bolivian euren eskubideak baliatzen, Manos Unidas erakundeak eskatuta (70.000 euro).
  • Senegalen generoan oinarritutako indarkeria eta emakumeen mutilazio genitala murriztea, Munduko Medikuak erakundearen ekimenez (40.698 euro).
  • Suchitotoko emakume eta gazteak, ekonomia solidarioa eta elikadura-subiranotasuna bultzatzeko gaitasunak indartuz El Salvadorren, Setem Hego Haizeatik (68.667 euro).

2 MILIOI EURO, 25 PROIEKTUTAN BANATUTA

Bilboko Udalak 2.003.000 euro bildu ditu aurten nazioarteko lankidetzarako eta elkartasunerako.

Alde batetik, 660.000 euro erabili ziren Erdialdeko Amerikako Garapenerako Lankidetzako 4 proiektu diruz laguntzeko, eta lau proiektutan banatu ziren Mexikon, Hondurasen, El Salvadorren eta Kolonbian. Jarduketa sektore aipagarrienak Chiapasen (Mexiko), Hondurasen eta El Salvadorren ur-hornidura eta saneamendu azpiegiturak hobetzea eta Kolonbiako nekazariei laguntzea izan ziren, Kolonbiaren kasuan bake-akordioak sinatu ondoren.

Bestalde, 576.000 euro nazioarteko 9 proiektutarako erabili ziren, Kuban, Kolonbian, Perun, Tanzanian, Txaden edo Zimbabwuen jasaten ari diren une zailetan hobekuntzarako inbertsioak egiteko. Emakumeei laguntzea, hezkuntzarako sarbidea sustatzea eta saneamendu-obrak egitea dira helburuak. Udalaren laguntza jaso zuten planak honako hauek izan ziren:

  • Habana Zaharreko zentro historikoan egoera ahulean dauden emakumeei laguntza ematea sustatzea, KCD Kultura Communication y Desarrollo erakundeak eskatuta (70.000 euro).
  • Edateko ura eta saneamendua Txad ekialdeko Sudango errefuxiatuentzat, Acnur elkartetik (70.000 euro).
  • Santa Monica ikastetxearen bidez kalitatezko hezkuntza ematea, II. fasea, Tanzanian, Iquitanz Elkartearen ekimenez (16.129 euro).
  • Kolonbiako Corregimiento Bilbao-Planadaseko landa-komunitateetan akueduktu-sistema bat eraikitzea, Colombia-Euskadi Elkarteak eskatuta (70.000 euro).
  • Komunitate erresilienteak sortzea, Zinbawuen edateko ura eta saneamendua eskuratzeko gaitasunak sendotuz, Coopera Elkartetik (70.000 euro).
  • Emakumeak protagonista Guantanamoko hiri-nekazaritza ekologikoaren mugimenduan, Euskadi-Kuba Elkartearen ekimenez (70.000 euro).
  • Perun giza kontsumorako ur segurua eta saneamendua eskuratzea bermatzea, FIC Fundaziotik (70.000 euro).
  • Kongoko Errepublika Demokratikoan kalitatezko lehen hezkuntzarako sarbidea erraztea, genero-berdintasuna eta ikaskuntza-ingurune seguruak kontuan hartuta, Gazteak eta Garapena Elkarteak eskatuta (70.000 euro).
  • Acomedagua Emakumeen Kooperatiba Elkartearen enpresa-kudeaketa eta ekoizpen-kateamendua indartzea, II. fasea, El Salvadorren, TAU Fundazioaren ekimenez (70.000 euro).
noticias de deia