BILBO. Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratutako udako #GazteKluba programaren egitaraua ezagutzera eman du Bilboko Udalak. 600 plaza baino gehiago eskainiko dira. Datorren asteazkenean, ekainak 3, amaituko da programan parte hartzeko izena emateko epea.

Programatutako jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman behar dute izena udal webgunean. Ostegunean, maiatzak 27, 10:00etan hasi eta ekainaren 3ko (asteazkena) 12:00ak arte eman ahal izango dute izena gazteek.

IRTEERAK

#GazteKLUBA UDA programaren barruan, ekainean eta uztailean, 648 plaza eta 35 jarduera eskaintzen dira.

Egun osoko 15 irteera antolatu dira, guztira 360 plazarekin: irteera bakoitzean 24 plaza. Txango horiek kirola eta abentura uztartzen dituzte:

  • Ekainaren 22an, martitzena: Piraguak eta BIGSUP Urdaibain.
  • Ekainaren 26an, eguaztena: Surfa Sopelan.
  • Ekainaren 24an, eguena: Mendexa Abentura Park.
  • Ekainaren 22an, barikua: Hipika Iurretan.
  • Ekainaren 29an, martitzena: Surfa Sopelan.
  • Ekainaren 30ean, eguaztena: Sopuerta Abentura Park.
  • Uztailaren 1ean, eguena: Bisita geologikoa lurretik eta itsasotik Zumaiako Flysch-era
  • Uztailaren 5ean, astelehena: Surfa Sopelan.
  • Uztailaren 7an, eguaztena: Espeleologia + eskalada Lekeition.
  • Uztailaren 12an, astelehena: Piraguak eta Paddle Sup Urdaibain.
  • Uztailaren 14an, eguaztena: Mendexa Abentura Park.
  • Uztailaren 19an, astelehena: Bisita geologikoa lurretik eta itsasotik Zumaiako Flysch-era
  • Uztailaren 21ean, eguaztena: Espeleologia + eskalada Lekeition.
  • Uztailaren 26an, astelehena: Mendexa Abentura Park.
  • Uztailaren 28an, eguaztena: Piraguak eta Paddle Sup Urdaibain.

Irteeren prezioa 5,00 eurokoa da. Izena emateko ordena berean banatuko dira plazak.

AIRE ZABALEKO JARDUERAK

Uztailean goizeko 20 jarduera antolatu dira Bilbon, 288 plazarekin. Guztiak ere, kirol jarduerak eta aisiakoak, urian.

Skate-tailerra Olabeagan (uztailaren 5ean eta 19an, astelehena).

  • Adina: 12- 17 urte. Ordutegia: 11:00 - 13:00.

Piragua Bilboko Itsasadarrean (uztailaren 6an, asteartea).

  • Adina: 12-14 urte. Ordutegia: 10:30-12:00.
  • Adina: 15 urtetik gora: Ordutegia: 12:30 - 14:00

Uztailaren 13an, asteartea.

  • Adina: 12-14 urte. Ordutegia: 11:00-13:00.

Uztailaren 20an, asteartea.

  • Adina: 12-14 URTE. Ordutegia: 10:30-12:00.
  • Adina: 15 urtetik gora: Ordutegia: 12:30 - 14:00

Uztailaren 27an, asteartea.

  • Adina: 15 urtetik gora: Ordutegia: 11:00 - 13:00.

Paddle Sup Bilboko Itsasadarrean (uztailaren 8an, osteguna).

  • Adina: 12-14 urte. Ordutegia: 10:30-12:00.
  • Adina: 15 urtetik gora: Ordutegia: 12:30 - 14:00

Uztailaren 15ean, osteguna.

  • Adina: 12-14 urte. Ordutegia: 11:00-13:00.

Uztailaren 22an, osteguna.

  • Adina: 12-14 urte. Ordutegia: 10:30-12:00.
  • Adina: 15 urtetik gora: Ordutegia: 12:30 - 14:00

Uztailaren 29an, osteguna.

  • Adina: 15 urtetik gora: Ordutegia: 11:00 - 13:00.

Paseoa itsasontzian Itsasadarrean zehar (uztailaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, ostirala).

  • Adina: 12- 17 urte. Ordutegia: 10:30 - 12:30

Ostera bizikletan (uztailaren 12an, astelehena).

  • Adina: 12-17 urte. Ordutegia: 11:00-13:00.

Orientazioa Pagasarrin (uztailaren 26an, astelehena).

  • Adina: 12-17 urte. Ordutegia: 10:00-15:00.

Aire zabaleko jardueren prezioa 2,00 eurokoa da. Izena emateko ordena berean banatuko dira plazak.

#GazteKLUBAri buruzko informazio zehatza Bilbao Gazte webgunean kontsulta daiteke. Bestela, deitu 94 420 35 14 telefonora 08:30etik 14:00etara bitartean.

OSASUN-SEGURTASUNEKO NEURRIAK

Jarduera guztiak covid-19aren aurkako osasun arau eta gomendioei jarraikiz egingo dira.

  • Jarduerak egingo diren eremuak hesituta egongo dira. Sarrera eta irteera puntuak ezarriko dira, antolatzaileek kontrolatuta.
  • Jarduerek gehienez 6 laguneko edukiera izango dute talde bakoitzean, eta txandak ezarriko dira, iritsiera-ordenaren arabera.
  • Jarduera eremu guztietan sartzeko eta irteteko, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira.
  • Jardueretako sarbideetan tenperatura hartuko zaie parte-hartzaileei.
  • Ahal den neurrian, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantendu behar da jarduera egiten denean.