Apirilaren 23an

Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestrak kontzertua eskainiko dute Atxurin

20.04.2021 | 18:42
Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestrak kontzertua eskainiko dute Atxurin ostiral honetan.

BILBO. Atxuriko Enkarnazio elizak Bilboko Ganbera Abesbatza eta Orkestraren kontzertua jasoko du ostiral honetan, apirilak 23, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.

Daniel Garay zuzendariaren gidaritzapean eta María Montes kantu-irakaslearekin, errepertorioan John Rutter, J.S. Bach, W. A. Mozart, S. Barber, Lloyd Webber eta Tim Riceren zenbait abesti interpretatuko dira; besteak beste, Requiem (W.A. Mozart), Adagio para cuerdas (S. Barber) edo Jesus Christ Superstar (Lloyd Webber – Tim Rice).

Bilboko Ganbera Musika Elkartea 1977an sortu zen Bilbon, ahozko musika zale talde batek bere ametsa gauzatzea erabaki eta Bilboko Ganbera Abesbatza eratu zuenean. Lehenengo emanaldia 1977ko apirilaren 1ean eman zuten. Urtebete geroago, lehenengo emanaldia 1979an eskaini zuen Bilboko Ganbera Orkestra sortu zen.

Sarrerak aretoan bertan egongo dira eskuragarri, 18:30etik aurrera, emanaldiaren egunean.

Kontzertu honi buruzko informazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke.

EGITARAUA

OBERTURA

  • Marcha de la cantata 207 - J.S. Bach
  • Ave verum corpus - W. A. Mozart

REQUIEM (Hautaketa)

  • Confutatis maledictis - W. A. Mozart
  • Lacrimosa dies illa - W. A. Mozart

REQUIEM (John Rutter)

  • Requiem aeternan
  • Out of the deep
  • Pie Jesu
  • Sanctus
  • Agnus Dei
  • The Lord is my Shepherd
  • Lux aeterna
  • * Sopranoa: Belén Castelló
  • Adagio para cuerdas - S. Barber
  • Jesus Christ Superstar Lloyd Webber – Tim Rice arr. Neil Slate
  • Intro Heaven on their minds
  • I only want to say
  • I don't know how to love him
  • Everything's alright
  • Superstar

Zuzendaria: Daniel Garay
Kantu irakaslea: María Montes

#BILBAOUDABERRIA2021

#BilbaoUdaberria2021 udal-ekimena diseinatuta dago Bilboko herritar guztiek udaberriko hilabete hauetan aisia- eta kultura-planez gozatzeko aukera izan dezaten, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

noticias de deia