BILBO. Euskalduna Jauregiak Bilboko udal musika banda eta Musikeneko ikasleen kontzertua jasoko du igande honetan, martxoak 21, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

"Banda oroitzapenak" lelopean Franco Cesarini (LX urteurrena) eta Alfred Reed (ehungarren urteurrena) oroituko dira elkarren arteko erlazioa duten gaiak biltzen dituen errepertorio baten bidez. Ikus-entzuleek Reeden "Armeniar Dantzak" eta Cesariniren "Bulgariar Dantzak" obrez gozatzeko aukera izango dute, dagoeneko mitikoak diren banda-errepertorioko bi lan, alegia. Obrek elkarren arteko kidetasuna dute material tradizional bat baliatzea, haize- eta perkusio-orkestraren soinu ahalmenaren bidez.

Ikuskizuna Bilboko Bandaren zuzendari gonbidatua izan den Franco Cesarini suitzar maisuaren "Bulgarian Dances" lanarekin hasiko da. Autorea Alfred Reed musikariaren konposizio-lana ezagutu ostean, hasi zen bandarako musika idazten eta beraien arteko adiskidetasunari esker, Cesarinnik bi dantza-suite idatzi zituen, Alfred Reed-en Armenian Dances ospetsu eta ezagunak oinarritzat hartuta: "Bulgarian Dances". Kasu batean nola bestean, lehenengo suitea mugimendu bakarreko obra bat da, bost zati bereizi dituena; aldiz, bigarren suitea hiru mugimenduko partitura bat da.

Jarraian, Alfred Reed-en "Armenian Dances" lanaren lehenengo suitea entzungo da, Komitas Vardapet armeniar etnomusikologo ospetsuaren bilduman jasotako bost armeniar folk-kantaz osaturikoa. Bigarren suitea hiru mugimendu bereizitan dago banatuta, eta Vatabed-ek jasotako beste hainbat armeniar kantu jasotzen ditu.

Jarduna 12:00etan hasiko da eta sarrerak Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, web orrialdean, zein Kutxabankeko kutxazainetan eskura daitezke.

Ekitaldi honen ondoren Banda martxoaren 26an, ostirala, kontzertu sakroa eskainiko du Enkarnazio Elizan (Atxuri), 19:00etan, Iñaki Urkizu zuzendariordearen batutapean. Azkenik, apirilaren 18an, Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloaren azkeneko kontzertua ospatuko da: "Bizitzaren oroitzapenak". Emanaldi berezia izango da oso, izan ere, Banda eta José R. Pascual-Vilaplanarekin batera Juan Manuel Gómez González tronpa bakarlariak jardungo baitu. Aipatzekoa da ere ikus-entzuleek zuzendari beraren "Oihartzunak" Tronparako Kontzertuaz obraren estreinaldiaz gozatzeko aukera paregabea izango dutela. Moszkowskiren "Maurischer Marsch" eta John Rutteren "Gloria" lanak ere interpretatuko dira.