#BilbaoNegua2021

Aisialdiko 29 hitzordu eskainiko dira aste honetan Bilbon

08.03.2021 | 20:54

BILBO. Astero bezala, aisialdiko eta kulturako programazio zabala dakar Bilboko Udalak, #BilbaoNegua2021 ekimenaren bidez. Oraingo honetan, adin eta gustu guztietarako 29 hitzordu eskainiko dituzte.

Udalak diseinatu duen #BilbaoNegua2021 ekimenaren bidez, adin, gustu eta auzo guztietako bizilagunek aisialdiko eta kulturako proposamenak gozatu ahalko dituzte ingurune hurbilenean.

Bilboko Udalak kulturaren sektoreari eskua luzatzeko egiten duen apustu garbia da hau, beraien jarduera bultzatzeko eta uriko kultur eragileekin daukan konpromisoa azpimarratzeko.

#BilbaoNegua2021 ekimenak, beraz, lehentasuna ematen dio tokiko kultur eragileen lanari. Ikusle kopuru mugatuko ekitaldiak programatuko dira, betiere ikusleak eserita egongo direlarik. Zorrotz beteko dira higiene eta segurtasun protokolo guztiak, agintari eskudunek gomendatuak, publikoaren eta artisten osasuna bermatzeko. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea uneoro.

Martxoaren 8tik 14ra arteko programazioa:

1. BARRUTIA

SAN IGNAZIO – IBARREKOLANDA UDALTEGIA

  • Expodistrito (martxoaren 12ra arte)

Expodistrito-ren aldi baterako erakusketen zikloak San Ignaziora hurbilduko du Victoria Escaladaren pintura-erakusketa. Erakusketa honetan ikusi ahal izango diren obrak olio-margolanak eta erretratuak dira. Olio-margolanetan hainbat gai erakusten dira, baina ura ageri den koadroak dira nagusi: itsasadarra, itsasoa edo euria; batez ere, gertu-gertuko lekuen irudiak dira, Bilbo eta inguruetakoak. Sarrera doakoa da.

2. BARRUTIA

CASTAÑOSEKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (maiatzaren 12ra arte)

Expodistritoren margolanen lehenengo proposamen honetan, Ander Gómez Mirandak 2013 eta 2017 urteen artean sortutako margolanak erakutsiko dira. "Pasión y carencia" du izena erakusketak: artistak giza irudiaren eta psikologiaren irudikapenari heltzen dio hainbat ikuspegi kontzeptual eta teknikotatik. Argiaren eta itzalen erabilerak pisu handia dute, eta, hala, margolaritzaz gogoeta interesgarriak eta askotarikoak eragiten ditu. Sarrera doakoa da.

3. BARRUTIA

OTXARKOAGAKO UDALTEGIA

  • Bilboko Zirkuitua (martxoaren 11n, 19:00etan)

Hilaren 11n, eguena, Bilboko Zirkuitua Otxarkoagako barrutiko udaltegira iritsiko da, Laboratorio Mama Espazioarekin, "Deja que te cuente la verdad" proposamenarekin. Raymond Queneauren "estilo ariketak" eta Juan José Téllezen "poema lauak" testuetan oinarrituta, ikuskizun bat sortu dugu abiapuntu gisa balio duen anekdota bati buruzko bariazioak eraikiz. Sarrera doakoa da, eta 688 603 737 telefonoan eskatu behar da, aldez aurretik.

  • Bilbo Jazz Barrutia (martxoaren 12an, 18:30ean)

Bilbao Distrito Jazz jaialdiaren XXI. edizioak, Bilbaina Jazz Cluben laguntzaz antolatuta, formatu txikiko kontzertuak ekarriko ditu uriko auzoetara, generoan erreferentzia diren artistekin. Hilaren 12an, barikua, Hordaren txanda izango da. Horda kolaborazio gisako talde bat da, Musikeneko azken promozioetako gaitasun eta proiekzio handieneko musikarietako batzuek osatua. Impulso sariaren irabazle 2019an, kontzertu honetan euren estreinako diskoa aurkeztuko dute: Horda. Euren konposizio originalek, orain arte argitaratu gabe, tinbre eta testura harmonikoak miatzen dituzte musika-tresna melodikoekin. Taldearen formatuaren ezaugarria da ez daukala hierarkia harmonikorik, dituzten tresnengatik. Horrenbestez, kontrabaxuak eta bateriak erabateko askatasuna ematen diete inprobisatzaileei. Sarrerak 5 euro izango dira, eta salgai daude helbide honetan.

  • Expodistrito (maiatzaren 12ra arte)

Expodistritok Castañoseko Udaltegira eramango du Javier Merinoren "Flujo" erakusketa. Argazkigintzako proiektu honek bidaia bat egiten deneko hasierako ziurgabetasuna erakusten du, zerk eragiten duen bidaia hori ustekabekoz beteriko esperientzia bat izatea. Urrunera doazen pertsonak, hainbat arrazoi tarteko, baina itzultzean maite dituztenen abegi ona aurkituko dutenak, haien etorrera pozez ospatzen baitute. Gainera, badira pertsonak bidaiatze hutsaz gozatzen direnak, inolako ardurarik gabe bueltatzeko data dela-eta, inolako ardurarik gabe iristean bila etorriko zaizkien pertsonak direla-eta. Dohainik da.

  • Betiko musika (martxoaren 13an, 18:00etan)

'Betiko musika de siempre' izenburuarekin, jota nafarrek, tangoak, bilbainadek, boleroek eta rantxerek musikaz beteko dute Otxarkoagako barrutiko udaltegia. Zapatuko hitzorduan (hilak 13), La Ribera Canta izango da protagonista. La Ribera Canta Tuterako Udalaren Jota Eskolan sortu zen. Duela 30 urte, eskola horretako 6 kidek erabaki zuten lanbidetzat hartzea jota-kantua. Hitzordu hau dohainik da eta sartzea libre, baina gonbidapena eskatu behar da 688 60 37 37 telefonoan.

4. BARRUTIA

BEGOÑAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (martxoaren 12ra arte)

Begoñako Udaltegiak "Vidas resilientes" erakusketa hartuko du, UNICEF-en kolaborazioarekin. Expodistrito programaren barruan dago. Argazki sorta bat da: Mauritaniako umeen 18 erretratu, zein bere kontakizunarekin. Kontakizun horietan, haien errealitatea azaltzen da, betiere biziraupena eta ilusioa abiaburu. Sarrera doakoa da.

5. BARRUTIA

  • Bilbaoarte

Martxoaren 8an, 19:00etan.Astelehen honetako zineman, BilbaoArten, "Rififi" ikusiko dugu, Jules Dassin-ena.

Martxoaren 9an, 19:00etan. Zinegoak jaialdiak Sébastien Lifshitz-en "Bambi"ren proiekzioa proposatzen du, zuzendari honi buruzko zikloaren barruan.

Martxoaren 10ean, 19:00etan.Sebastián Sébastien Lifshitz zuzendariari dedikatutako zikloak "Wild Side"-rekin jarraitzen du, Zinegoak-en testuinguruan.

Martxoaren 11n, 19:00etan.Zinegoak-ek Sébastien Lifshitz-en "Les Vies de Therese" emango du ostegunean, hilak 11, Sébastien Lifshitz zikloan.

Martxoaren 12an, 19:00etan.Zinemak agur esango dio asteon BilbaoArten "Rufufu"rekin, Mario Monicelli-rena.

Filmen emanaldi horietarako sarrerak telefonoz erreserbatu behar dira, 94 415 50 97 telefonora deituz. Informazio gehiago, hemen

Martxoaren 18ra arte, Estibaliz Sádaba Murguíak, 2020an BilbaoArten artista egoiliarretako bat izan zenak, Desdoméstica lana erakutsiko du Urazurrutia Aretoan.

BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA

Martxoaren 9an, 19:00etan. Bidebarrieta Kulturguneak "Elkarrizketak XXI. mendeko literaturarekin" proposamenaren entrega berri bat hartuko du. Oraingoan, eleberrian pertsonaiak nola eraiki aztertuko da, Marta Sanz idazlearekin eta Álvaro Arbina autorearekin. Teresa Abajo kazetariak moderatuko du. Ekitaldi horretara joateko, gonbidapenak jaso behar dira nahitaez www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturguneahelbidean. Doakoak dira. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da ekitaldia, www.kulturguneatb.eus web-orrian.

Martxoaren 10ean, 18:30ean. Matematiken garrantzia, balioa eta edertasuna ezagutzera emateko helburuz, eguaztenean, martxoak 10, "Martxoa, matematiken hilabetea" proiektuaren barruan, Basque Center for Applied Mathematics-BCAM-ek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrak 'Ha? day! Matematikak ospatzen' programa antolatu dute Bidebarrieta liburutegian, bost hitzaldi laburrekin.

Hitzaldi dinamikoak dira, 10 eta 15 minutu artekoak, eta beraien bidez jendeari zientzia honen izaera txundigarria ekarri nahi zaio. Hitzaldiotan, matematiken zenbait aplikazio erakutsiko dira, adibidez bihotzaren funtzionamendua, mapa bat tolestean sortzen den matematika, matematiken eta edertasunaren arteko erlazioa, PI zenbakian inspiratutako obrak, edo Möbius-en banda harrigarriari darion magia. Pedro Alegría, Nicole Cusimano, Javier Fernández de Bobadilla, Raúl Ibáñez eta Marta Macho izango dira partaideak. Bidebarrieta Kulturguneko jarduera hauek dohainik dira, baina ezinbestekoa da gonbidapena ekartzean (eskatu esteka honetan). Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da ekitaldia, web-orrialde honetan.

SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (martxoaren 12ra arte)

Expodistrito erakusketa ibiltariek San Inazioko udaltegira eramango dute José Angel Tejeroren erakusketa. Obra hauek olio puntillistaren teknikarekin daude eginak. Bizitzari begiratzeko modu bat da, margolaritzatik hasi eta artearen perfekziorainokoa. Puntillismoa margolaritzako gurutze-puntutzat jotzen da, eta, beraren bidez, margolana goratu egiten da, fantasia handia eragiten da margoan, eta mihisearen perfekzioa maila handietara jasotzen. Sarrera doakoa da.

EUSKAL MUSEOA

  • Soplo-arnasketak saiakerak - Etxea (martxo osoan zehar)

"Soplo – arnasketak saiakerak" izeneko erakusketa lau egoitzatan banatzen da, uriko puntu banatan. Egoitza bakoitzak ideia edo ardatz nagusi bat dauka. Egoitza laukoitz honek zenbait lan biltzen ditu, eta "etxearen" ideia sumatzen da, zentzu literalean eta metaforikoan: habitata, eszena, zirrikitua, atalasea, kanpoaldearen eta barrualdearen arteko bitartekaritza, ametsezko lekua.

Obrak eta artistak: Visiones oníricas y sobras en confinamiento, Malús Arbide (Donostia, 1958), Topatzeko eta iristeko aukerak inperfekzio piktorikoetatik, Mikel Erkiaga Herran (Bilbo, 1994), 1/400. La presencia inadaptada, Charo Garaigorta; Caer al tiempo, Iván Gómez (Irun, 1984); Sin habitación propia, Irune Orbea; eta Dream, Dream, Dream / Alarma, Javier Rodríguez Pérez-Curiel (Oviedo, 1978).

MARIAREN BIHOTZA PLAZAKO AZTARNATEGIA

  • Soplo-arnasketak saiakerak - Hondamena (martxo osoan zehar)

"Soplo – arnasketak saiakerak" makroerakusketaren egoitza honetan, Hondamenaren ideia hainbat ikuspegitatik seinalatzen duten obra eta proiektuak biltzen dira, Hondamena hondar, aztarna gisa, baina baita ere distopia, antimonumentu, dolu eta prekarietate gisa ere, San Frantziskoko komentu zaharreko aztarna arkeologikoekin eta On Alfontso Printzearen kuartelarekin solasean.

Obrak eta artistak: Magua, M. Benito Piriz (Durango, 1992); Green Songs. Pequeños exorcismos clorofílicos, María Ibarretxe (Bilbo, 1977); Anormal Paradise, Ismael Iglesias (Durango, 1974); MAGIC is MIGHT, MawatreS eta Juan Pablo Ordúñez (Madril, 1986) eta Presagios que nos circundan, Susana Talayero (Bilbo, 1961).

ARRIAGA ANTZOKIA

Martxoaren 10ean, 19:00etan. Haizea Martiartu – "Folketik Jazzera Ensemble"-k herri-musika jazzez janzten du. Loraldia jaialdiaren barruan, proposamen hau abangoardia, tradizioa, herritarra, unibertsala, jazz kosmikoa edo zortziko xume bat da, etiketarik gabe. Sarrerak salgai esteka honetan.

Martxoaren 11n, 19:00etan. "Loreak eta Zauriak Xabier Leteri Kantari" ikuskizunak Leteren abestiak erabili gura ditu, gaur egungo jendeari begiratzeko. Diziplina arteko ikuskizun honen bidez, Xabier Lete omendu gura da. Baina ez da omenaldi hutsa. Horrez gain, elkarrizketa bat egin nahi da Xabier Letek lehenbiziko abestiak idatzi zituen garaiaren eta gaur egungo munduaren artean. Eta, era beran, Letek bildu zuen bertso-munduaren eta musikaren munduaren arteko elkarrizketa bat sortu. Proposamen hau Loraldia jaialdiaren barruan dago. Txartelak salgai daude, esteka honetan.

Martxoaren 12an, 19:00etan.Zetak Arriaga Antzokira iritsiko da, "Zeinen ederra izango den" diskoa zuzenean aurkezteko. Pello Reparazek Zetak taldea sortu zuen, musika elektronikoa euskaraz egiteko. 2019ko ekainean euren lehenengo kantua atera zuten, eta 2020an Gaztea Sariak-en hiru sari eskuratu zituzten: talde onenarena, zuzeneko onenarena, eta konfinamenduko abesti/bideo onenarena. "Zeinen ederra izango den" haien bigarren lana da. Nafar hauek esan dute "oinak lurrean" sentitu nahi dituztela abesti hauekin. Informazio gehiago eta sarrerak, esteka honetan.

Martxoaren 13an eta 14an, 19:00etan. Anfitrión, Molière-rena. Arriagako oholtzak Juan Carlos Rubio zuzendariaren proposamena hartuko du, hainbat aktorerekin: Pepón Nieto, Toni Acosta, Fele Martínez, Paco Tous, Dani Muriel eta María Ordóñez. "Anfitrión" antzezlanean, gauza jainkotiarrak eta gizatiarrak, grinak eta gorrotoak, barreak eta beste sentimenduak jendea entretenitzeko helburu osasuntsuari begira daude. Informazio gehiago eta sarrerak, hemen.

ENKARNAZIO ELIZA

  • Una Ría con duende (martxoaren 13an, 19:00etan)

Hilaren 13an, "Una Ría con duende"ren edizio berri bat martxan jarriko da, "Gorria" ikuskizunarekin. Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' dantzari flamenkoaren eta Miren Amuriza bertsolariaren arteko elkarrizketa artistikoa da. Bi adierazpenek helburu bera daukate: artisten topaketa. Ikuskizunean zehar, artista bakoitzak bere hizkeran hitz egiten eta dantzatzen du, eta partekatutako kodeak eraikitzen dituzte, kopla oinarri harturik. Istorioaren haria kolore gorria da (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, zama ideologikoa, lotsa, desira, ...), eta banako eta taldeko gatazkez hitz egiten digu, gitarraren eta perkusioaren laguntzaz, eszenifikazio soil baina zaindu batekin. Ekitaldi horretara joateko, gonbidapenak jaso behar dira nahitaez helbide honetan. Doakoak dira.

6. BARRUTIA

ZABALGUNEKO ERAIKINA

  • Soplo-arnasketak saiakerak - Hiria (martxo osoan zehar)

Zabalguneko eraikinera hurbiltzen direnek 'Soplo – Arnasketa Saiakerak'-en egoitzetako bat ikusi ahalko dute. Zabalguneko Merkatuko erakusketa-gelan eta patio estalian hainbat lan bilduko dira, hiriaren ideia hainbat ikuspegitatik agerrarazteko: espazio publikoa, arkitektura, lekua, kalea, transakzioa, kapitala (hiriburuaren zentzuan eta zentzu ekonomikoan), baina baita ere eguneroko joan-etorriak, topaketak, trukaketak, komunikazioak, oroitzapenak eta hutsuneak. Proiektu multzo honek konexio sentikor bat proposatzen du hiriarekin eta haren denborazko eta espaziozko pertzepzioekin, bizipen iraunkor nahiz laburrekin, bizipen eten nahiz bizkortuekin, bizipen ezagun nahiz arrotzekin, zeintzuk, bizi garen inguru honetan, ostera ere agertu baitira indarberriturik.

Obrak eta artistak: Jaia!, Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978); Desescalada walks 2020, Helena Goñi (Bilbo, 1990); Se llama nostalgia, David Hornback (Los Angeles, 1962); Homenaje al skatepark de Deusto, Los Picoletos - Dante Litvak (Buenos Aires, 1990) eta Fabro Tranchida (Buenos Aires, 1987); Kolapso, Imanol Marrodán (Bilbo, 1964); In_true_sista77, Beatriz Sánchez (Kordoba, 1977); eta Conocéis a Chanel, Tania no sabéis nada. Eliza jende gutxi, Imagen 34 - Mar Torre (Palentzia, 1986).

ABANDO-BARRAINKUAKO UDALTEGIA

  • Soplo-arnasketa saiakerak - Gorputza (martxo osoan zehar)

Espazio honetan, gorputzaren ideiaren pean biltzen dira lanak, eta ukimenari, desioari, keinuari, maitasunari, fisikotasunari eta erorketari buruzko kontzeptuak lantzen dituzte.

Obrak eta artistak: Hinchados, Jone Elorriaga (Durango 1993); Caen, Santiago F Mosteyrín (Madril, 1982); Encontrarás la manera, Izaro Ieregi (Algorta, 1987); Je t'aime moi non plus, Pablo Marte (Cadiz, 1975); Huellas (nº1 y nº2), Karlos Martinez B. (Durango, 1982); eta Un chant d'amour, Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970).

AZKUNA ZENTROA

Martxoaren 9an, 19:00etan. Azkuna Zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak, BideOtik-en bosgarren saioa eskainiko du. Bertan, "Un día normal", Carmen PG Granxeiro-rena; "Pirate boys", Pol Merchany-rena; eta "A month of single frames", Lynne Sachs Cristóbal Fernándezena ikusi ahalko dira. Informazio gehiago esteka honetan .

  • FANT (martxoaren 10ean, 19:00etan)

FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak, maiatzean egingo denak, edizio berriaren aurrerapen bat eskainiko digu, dagoeneko mitikoa den PreFANT-en bidez. Oraingo honetan, "Relic" filmaren aurrestreinaldia eskainiko digute. Gonbidapenak Golem Alhóndigako zinemetako txarteldegietan eskatu daitezke hilaren 10ean, 16:00etatik aurrera, leku guztiak bete arte. Gehienez, 2 gonbidapen emango dira pertsonako.

7. BARRUTIA

ERREKALDEKO UDALTEGIA

  • Bilboko Zirkuitua (martxoaren 12an, 19:00etan)

Bilboko Zirkuituak bere programazioa Errekaldeko barrutiko udaltegira hurbilduko du, Amaia Bono eta Damián Montesdeocaren "Momentum" proposamenarekin. Funtzio honetan azaltzen digute 1600. urtearen inguruan erlojuak burgesiaren etxeetan sartzen hasi zirela. Apurka-apurka jendea jabetu zen ordu batek hirurogei minutu dituela eta hirurogei segundo minutu bat direla. Ezinbestekoa zen ideia hori finkatzea, eta mende batzuk geroago "fabrikaren denbora" inposatzea. Sarrera doakoa da, eta 688 603 737 telefonoan eskatu behar da.

8. BARRUTIA

ALTAMIRAKO UDALTEGIA

  • Bilboko Zirkuitua (martxoaren 10ean, 19:00etan)

Altamirako auzoak Bilboko Zirkuitua programa hartuko du, Las Paralelas taldearen "Miss Spein" lanarekin. Obra honetan, konpainiak kontatzen du oso zaila dela miss izatea bizi garen aroan. Miren Argi beheak eta goiak irenstera dator, edozertarako balio duen neska da. Miss Euskadi eta Miss Espainia irabazi ondoren, Miss World izateko prestatzen ari da. Bere armak, bere gaitasunak, bere talentua erakutsiko dizkigu. Denetarik daki, edo hala uste du; ez du ahoan bizarrik, eta su eta gar defendatzen du zein garrantzitsua den feminismoa ulertzea, baina pasatu gabe. Las Pasarelas konpainia berri eta freskoa da. Haien lehenengo lana "Ivagínate" pieza laburra izan zen. Orain "Miss Spein" proiektu berrian murgildu dira, formatu luzean, umorez eta ironiaz betea. Sarrera doakoa da, eta 688 603 737 telefonoan eskatu behar da.

noticias de deia