BILBO. Otxarkoagako auzoak hiru igogailu bertikal berri izango ditu. Bilboko Udalak 1.487.959 euroko aurrekontua bideratuko du tokiko irisgarritasuna hobetuko duten lanak egiteko. Hurrengo hilabeteetan hasiko dira obrak, eta espero da hiru hilabetetan amaituta egotea.

Udalak proposatzen duen irisgarritasun konponbidea, lanak egingo diren ingurutik gertuen dauden atarietako auzotarren onurarako ez ezik, auzotar guztien bizi kalitatearen onurarako ere izango dira, zeren eta inguru hartako guztiko barruko mugikortasuna faboratuko baita.

Zehazki, hiru elementu mekanikoak jarririk auzoko puntu batean eta bestean, ibilbide irisgarri bat bermatuko da Langaran kaleko Metro Bilbaoko geltokitik, zeina Otxarkoagako beheko aldean baitago, Arbolantxa zeharkaleko goreneko atarteetaraino.

Horretarako konponbidea metalezko egitura bat izango da, beira xaflatuz estalia, eta led proiektoreak erabiliko dira argiztatzeko. Altzairu herdoilezinez egindako barandak izango dira, babes gisa, igogailuetako zaldainen alde banatara dauden desnibeletatik babesteko.

Obrak egiteko hainbat urrats beharko dira, hartara aldi berean egin ahal izango direlarik inguruaren urbanizazioaren garapena eta lehendik zeuden sareetan egin beharreko lanak. Horrez gain, elementu mekanikoetarako beharrezkoak diren zerbitzuen hartuneak prestatuko dira, eta hiri altzariak ere berrituko dira.

Hiru igogailu horiekin batera, beste laugarren bat ipiniko da Otxarkoagan, Udala prestatzen ari baita proiektua: Angela Arregi plazan izango da, eta dagoeneko lizitazioan da proiektua. Laugarren horretarako aurrekontua 395.375,68 euro dira, eta, hala, Pau Casals etorbidetik Otxarkoagako merkaturainoko irisgarritasunari emango zaio konponbidea.

IGOGAILU BERTIKALA TXOTENA KALEKO 4. ZENBAKIAREN ONDOAN

Ipiniko diren hiru igogailu horien artean, hau da auzoan hegoalderen dagoena, eta Merkatuko biribilgunearen ondoan kokatuko da.

Irumineta kalea lotuko du, 1etik 5era arteko atarietako eta 10 eta 12 atarietako plataformatik hasita, Txotena kaleko 4 zenbaitik 8ra arteko atarietako plataformaraino. Lehendik dagoen ezponda berdean sartuko da egitura, eta, hala, 7,57 metroko desnibel bat gaindituko da.

IGOGAILU BERTIKALA AUTOBUS GELTOKIAREN AURREAN (TXOTENA, 34)

Igogailu hau Txotena kaleko autobus geltokiaren eta kale horretako 33. zenbakiko atariaren artean kokatuko da, mailadiaren ondoan.

Bi geltoki izango ditu: bat tartean, atari bikoitietarako sarbidea ematen duen plataformaraino iritsiko dena, 28tik 32ra; eta bestea goiko aldean, atari bakoitietarako irisgarritasuna emango duena, 27tik 33ra, zeintzuekin 7 metro inguruko desnibelari ematen zaio konponbidea.

Lanokin osatu egingo da autobus geltokiaren inguruaren eta zeharkako aparkalekuen berrurbanizazioa .

IGOGAILU BERTIKALA TXOTENA KALEKO 29. ZENBAKIAREN AURREAN

Hirugarren elementu mekanikoak ia 9 metro inguruko desnibelari emango dio konponbidea, eta bi geltoki izango ditu. Tartekoa, Txotena kaleko 70. zenbakiaren ondoan, eta goikoa, kale horretako 64, 76 eta 80 blokeetarako sarbidea emango duena.

Gainera, auzoko barne mugikortasuna hobetzearren, berrurbanizatu egingo da Txotena kalea 92. zenbakiko atariaren ondoan, eta zirkulazio plataforma bakarra sortuko da hartara oinezkoentzako eta ibilgailuentzako.

AUZOKIDE PLANA

Otxarkoaga auzoan Hiru igogailu berri horiek ipintzeko lanak Auzokide Planaren barruan sartzen dira, zeinaren xedea baita uriko auzoak hobetzea; gainera, lehentasuna eman diete 3. barrutiko auzotarrek.

Auzokide Plana da Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako dauzkan tresnarik garrantzitsuenetako bat. Aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko.