Otsailaren 15ean eta 16an

Campos Antzokiak umeentzako lau antzerki saio jasoko ditu

09.02.2021 | 17:25

BILBO. Datorren astelehen eta asteartean, otsailak 15 eta 16, Irrien Lagunak taldeak 3 eta 11 urte bitarteko umeei bideratutako lau antzerki saio eskainiko ditu Bilboko Campos Antzokian. Bi ikuskizun egingo dira egun bakoitzeko: lehenengoa goizeko 11:30ean, eta bestea, aldiz, arratsaldeko 17:00etan.

Sarrerak, 2 eurotan, Kutxabank-eko webgunean eta haren zerbitzu anitzeko kutxazainetan eskuratu daitezke.

Indarrean diren babes eta higiene neurriak zorrotz bete beharko dira. Era berean, nahitaezkoa izango da musukoa erabiltzea emanaldi osoan.

Antzezlan honetan, "Irrien Lagunen" hamargarren urteurreneko festa ospatzen ari dira eta Tiritatxo eta Martinber Tiritatxoren kontsultan sartuko dira. Bat-batean, mahai gainean gutun bat ikusiko dute. Norena ote da? Gutuna beraien lagun batek bidalia da eta zoriontzeko idatzi die, Irrien Lagunek 10 urte bete dituelako! Hara! 10 urte! Zer egingo dugu? Jai bat? Nola? Denon artean antolatuko dugu! Tiritatxo eta Martinber gidari direla, Irrien Lagunak pasako dira kontsultatik, bakoitzak jaialdirako bere proposamena eginez. Abestiak, umorea eta parte hartzea ez dira faltako.

IRRIEN LAGUNEN EMANALDIAK

  • Otsaila: 15ean, astelehena, eta 16an, martitzena.
  • Orduak: 11:30ean eta 17:00etan.
  • Lekua: Campos Elíseos antzokia
  • Sarrerak: 2 euro, Kutxabank-eko zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta webgunean.
  • Edukiera: 400 pertsona.
  • Adin-tartea: Antzezlana 3 eta 11 urte bitarteko umeentzat pentsatuta dago.
  • Iraupena: 55 minutu.

KULTURA SEGURUA

#BilbaoNegua 2021 garatzeko, osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiak beteko dira, eta zorrotz aplikatuko dira haiek emandako gomendioak, dela kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari buruz, dela osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei buruz, dela pertsona kopuruari buruz.

Hori guztia, kultur eragileek eta ekitaldi guztietako ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko asmoarekin.