BILBO. Uriko gazteei bideratutako birziklapenari buruzko 'Birziklatu! - ¡Recicla!' izeneko kanpainaren bosgarren edizioa jarriko du martxan Bilboko Udalak datorren astean, Ecovidrio eta Ecoembesekin batera. Kanpainaren helburua etxean eta eguneroko bizitzan hiri-hondakinak biziklatzearen garrantziaz ohartaraztea da.
Otsailaren 1ean, astelehena, programa honen lehenbiziko saioak abiatuko dira, eta martxoaren 31ra arte garatuko da. Honako honetan Bilboko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako 25 ikastetxek parte hartuko dute; guztira, 16 eta 18 urte bitarteko 1.800 neska-mutil.
Kurtso honetako berritasuna da, bizi dugun osasun-egoera ikusita, ikastetxe bakoitzari prestakuntza-saioak on-line egiteko aukera eskaintzea. Zentzu horretan, prestakuntza telematikoa eskaini dezaketen hezitzaileak daude, bai ikastetxeek hala eskatu dutelako, bai taldeen edo klaseen balizko konfinamendu edo isolamendu egoerak konpontzeko.
Ekimena bultzatu duten erakundeek eskola-komunitatean eragiten dute, kolektibo hori oso lotua dagoelako ingurumenaren arloko egunean eguneko gorabeherekin, bai curriculumaren aldetik, bai udalerriko proiektuetan duten partaidetzagatik. Eta, baita ere, nork bere familiaren barruan bozgorailua izateko daukan gaitasunagatik, hondakinak jatorrian bereizi eta behar bezala birziklatzeak duen garrantziaz ohartarazteko.
Kanpaina honek zenbait helburu dauzka:
SAIOA IKASGELAN
Geletan nahiz telematikoki egingo den lana bi ordukoa izango da gutxi gorabehera, eta hiru ataletan dago sailkatuta: