BILBO. Gaur goizean, urtarrilak 27, Bilboko Udalak urtero eman ohi dituen 2020ko Bilboko Ospetsuak sariak ezagutzera eman ditu. Lau izango dira beren ibilbide profesionalarengatik Bilboren izena zabaltzen laguntzen duten pertsona edo erakundeen zerrenda horri gehituko zaizkion izenak.

Oraingo honetan, covid-19 birusak mundu mailan izan dituen ondorioek markatutako urtea izanda, "Bilboko ospetsuak 2020" "edizio berezia" da, eta horregatik, alkateak azaldu duenez, "gure hiriak, omenaldi sentikor bat egin nahi du pertsona bereziekin, pandemiak eragindako sektoreak ordezkatzen dituztenekin, hala nola kultura, gastronomia/ostalaritza, pertsona kalteberak eta merkataritza. Oso ariketa zaila eta gogorra da maila guztietan, eta gure hiriaren historian islatuta geratzea nahi dugu, baita Ospetsuak 2020 sarian ere. Lau dira aintzatetsitako figurak, baina gure nahia bilbotar guztiak euren burua bertan islatuta ikustea da".

Lau izendapen berriak hauek dira:

  • Estibaliz Barrón Pardo, Gizakia Fundazioko zuzendaria, "Bilboko pertsona kalteberei elkartasuna eta laguntza emateko balioekin duen konpromisoagatik".
  • Fernando Canales Etxanobe, sukaldaria, "Bilbo gastronomiako izarren artean kokatzeagatik, bere ilusio, dedikazio eta sukaldaritzako dohain bikainekin".
  • Itziar Lazkano Setién, aktorea, "bere ibilbide artistikoagatik eta kultura eta arte eszenikoak Bilbon eta Bilbotik zabaltzeko egindako ekarpenagatik".
  • Arantza Matías Gurrea, merkataritza, "Bilbon tokiko eta familiako merkataritzan duen dedikazio eta defentsa nekaezinagatik".

Lau sari horiek emateko ekitaldia otsailaren 8an egingo da, eta "Bilboko ospetsuen" zerrendan gehituko dira. Zerrenda horrek 107 aintzatespen jasotzen ditu dagoeneko.