BILBO. Datorren ostiralean, azaroak 13, Bilboko Bertendona Institutuak 'Mila Musika Haria' zikloaren lehenengo kontzertua jasoko du. Ekitaldi honen XI. edizioan bost kontzertu eskainiko dira, guztiak ostiraletan: azaroaren 13an, 20an eta 27an eta abenduaren 4an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Sarrera doan izango da lekua bete arte, baina egunean bertan erreserbatu beharko dira, 688 603 737 telefonora deituz, 10:00etatik 18:00etara.

Programak kalitatezko errepertorio anitza eskainiko du, biolina, kontrabaxua eta hainbat gitarra kontzertu eskainiz.

Leonardo Alonsok, Julia Gamarrarekin gitarran, bihar, ostirala, azaroak 13, aurkeztuko du bere proiektu musikal berria, tangorik ospetsuenetatik gaur egungoetara, -Gardeletik Piazzollara- eta sorkuntza propioko batzuk, tangoa beste genero batzuekin uztartzen duten konponketa musikal pertsonal eta abangoardistekin, jazza eta musika klasikoa kasu.

Hurrengo astean, azaroaren 20an, Grupo José Almarchak flamenko onena eskainiko du. Jose Almarcha flamenko musikaria egungo gitarrista belaunaldiaren buru da, eta tradizioaren eta abangoardiaren artean dabil bere sormen puntua. Une honetan, 'Alejandra' izenburua daraman bakarkako bigarren lanean murgilduta dago.

Hugo Silveira eta Carlos Velascok osatzen duten bikoteak Brasilgo erritmoak ekarriko ditu azaroaren 27an, bertsio eta klasikoen bidez, baita konposizio propioen bidez ere. Ikusleek musika biziarekin gozatu ahal izango dute, kementsua, xehetasunez beteriko edertasunarekin, non inprobisazioa erritmo ezberdin eta beroenentzako atea den.

Trío Remi Duguék itxiko du zikloa, jazz, manouche, funk eta bebop doinuekin, abenduaren 4an. Rémi Dugué etiketak desafiatzen dituen gitarrista belaunaldi bateko kidea da. Kontzertu hau fantasiaz, sorpresaz eta umorez beteriko bidaia bati ekiteko gonbidapena da, jazz, musika eta arte mota guztiena.