BILBO. Irailaren hasierarekin batera, Bilbao Kirolaken hamaika kiroldegiek euren ateak ireki egin dituzte. Berriro ireki duten azkenak Abusu, Atxuri, Deustu, La Casilla eta San Mameseko kiroldegiak izan dira. Hala, bat egingo dute Artxanda, Zorrotza, Errekalde, Txurdinaga, San Inazio eta Miribillako kiroldegiekin, udaz geroztik daude-eta irekita haiek.

Oraingoz, Bilbao Kirolak-eko abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte kiroldegiak, salbu eta joko-zelaiak, haietara abonatuak ez direnak ere sartu ahal izango baitira, sarrerarekin edo bonuarekin.

Gehienez sartu ahal izango den jende kopurua, oraindik ere, % 50 izango da, eta % 60, igerileku estalien kasuan; azken horietara sartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik erreserba egitea. Tenis eta padel zelaietan eta pilotalekuan, gehienez ere 4 pertsona izango dira zelai bakoitzeko, eta squash zelaian, 2 pertsona izango da gehienezko muga.

Udako sasoia irailaren 13an amaituko da, kanpoko igerilekuak eta solarium guneak itxita. Egun horretatik aurrera, instalazioen ordutegia, astelehenetik barikura, 7:15etik 22:00etara izango da, salbu eta Artxandan, han 08:00etan irekiko baitute, eta La Casillan, berriz, 09:00etan. Zapatuetan, Kiroldegiak 09:00etatik 21:00etara irekiko dira, eta domeketan, 09:00etatik 15:00etara.

IGERILEKUAK

Igerileku estalietan gehienez ere ibili ahalko den jendearen kopurua % 60 izango da, eta guneak bereizi egingo dira, bainu librerako eta jolaserako.

Igeri egiteko kale bakoitzean, gehienez ere, 2 pertsona ibili ahal izango dira batera, eta, gehienez ere 45 minutuan bakoitza. Beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea, eta txanoa janztea uretan; halaber, toalla, txankletak eta bainu-jantzia ere beharrezkoak izango dira; gainera, betaurrekoak erabiltzea gomendatzen da.

Bainu librerako ere, beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Erabiltzaileek bi orduko tarteka erabili ahal izango dituzte igerilekuak, 10:00etatik aurrera. Igerilekuan, gehienez ere, 36 lagun ibili ahal izango dira.

Udako sasoia irailaren 13an amaituko da, kanpoko igerilekuak eta solarium guneak itxita. Ordura arte, bi ordutegi izango dira, goizekoa, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldekoa, 16:00etatik 20:00etara.

FITNESSA

Fitness aretoetan, guztira ibili ahal direnen % 50 ibiliko dira, gehienez ere. -Artxandan, 25 pertsona; San Inazion, 49 pertsona; Zorrotzan: 25 pertsona; Errekalden: 53 pertsona; Txurdinagan: 60 pertsona; Miribillan: 42 pertsona; Atxurin, 30 pertsona; Abusun: 23 pertsona; La Casillan: 21 pertsona; Deustun: 32 pertsona; San Mamesen: 39 pertsona.

Fitness gelak erabili nahi dituztenek hilero eman beharko dute izena, ohi bezala, Bilbao Kirolak-en webgunean edo kiroldegietako sarreretan dauden makinetan, Bilbao Kirolaken webgunean, edo kiroldegietan bertan sarreran dauden makinetan.

Erabiltzaileek uneoro begiralearen jarraibideei jarraitu beharko diete, distantzia fisikoa errespetatu, areto bakoitzean ezarritako ibilbidea jarraitu, eskuak garbitu gel hidroalkoholikoarekin sartu aurretik -gela guztiek produktu desinfektatzaileak, papera eta paperontzia izango dituzte-. Gainera, erabiltzaileek bi eskuoihal erabili beharko dituzte, balizko euste- eta kontaktu-eremuak ziurtatzeko eta erabiltzen dituzten makinak garbitzeko (heldulekuak eta ukipen-eremuak), erabili aurretik eta ondoren.

Azkenik, hidratazio pertsonalerako banakako botilatxoa eramatea gomendatzen da.

PADELA, PILOTALEKUA, TENISA EDO SQUASHA

Tenis eta padel pistetan eta frontoian gehienez ere 4 pertsona izango dira pista bakoitzeko; squasharen kasuan, 2 pertsona izango da gehienezko muga.

Gomendatzen da pistetara jarduera bakoitzerako behar den kirol jantziekin eta kirol oinetakoekin sartzea, eta erabiltzaile bakoitzak bere ur botila eroatea.

Bilbao Kirolak-en abonatu gabekoek, sarrera edo bonu bat beharko dute joko zelaietara sartzeko, eta instalazioetako saltzeko makinetan erosi ahal izango dituzte.

HIGIENE ETA KONTROL NEURRIAK

Bilbao Kirolak erakundearen kiroldegietako sarreretan, erabiltzaileek garbitu egin beharko dituzte eskuak gel desinfektatzailearekin: instalazio bakoitzeko kontrol gunean aurkituko dute. Oinetakoak ere desinfektatu egingo dira. Erabiltzaileek gel hidroalkoholikoa banatzeko gailuen hainbat gune aurkituko dituzte, instalazioetan han eta hemen.

Maskara beharrezkoa izango da instalazioen barruko aldean hara eta hona ibiltzeko, beti. Sartzeko eta irteteko zirkuituak ezarriko dira, itxaroteko guneak ere zedarrituz.

Langileek maskarak erabili beharko dituzte, eta gel desinfektagarria ere bai. Harrerako guneetan babeserako pantailak egongo dira, eta kontroleko langileak eta sorosleak antolatuta egongo dira, instalazioak eta igerilekuak behar den bezala dabiltzala ziurtatzeko.

Ur mailak kontrolatu egingo dira beti bezala, eta eremuak eta materialak garbitzeko eta desinfektatzeko maiztasunari ere eutsi egingo zaio.

#BILBAOUDA2020 BALANTZEA

Bilbao Kirolak-en kiroldegietan 106.300 erabiltzaile ibili dira ekainaren 8tik, Bilbao Kirolak-en instalazioak ostera ere ireki ziren lehenengo egunetik.

Ekainean, uztailean eta abuztuan, 80.000 erabiltzaile izan dira igerilekuetan, estalietan nahiz kanpokoetan. Gainera, 3.900 erreserba egin dira tenis eta squash zelaietarako eta pilotalekurako. Fitness ikastaroetan 1.800 pertsona inguru daude izena emanda.

Bilbao Kirolak erakundearen instalazioak apurka-apurka irekitzeko plana #BilbaoUda2020 ekimenean dago jasota. Ekimen hori modu koordinatuan landu da Bilboko Udalean, uriak aurtengo udan ere kirol, kultur eta musika jarduerak izan ditzan, besteak beste.