BILBO. Uztailaren azkenengo astea izango den honetan, hamahiru izango dira #BilbaoUda2020 programak eskainiko dituen kultur-planak. Hala, bilbotarrek aukera izango dute hilari agur esateko kultur programan murgilduta.

Hala, bada, uriko kaleak, datozen egunotan, plan interesgarriekin beteko dira, 0 km-ko planekin, hain zuzen, #BilbaoUda2020 programaren eskutik; horixe da-eta Bilboko Udalak aurtengo udarako prestatu duen egitaraua, uria kulturaz eta aisialdiz betetzeko, 150 jarduera baino gehiagokoa.

Egitaraua #BilbaoAurrera Udal Planaren barruan dator. Planaren helburu nagusia da, hain zuzen ere, Covid-19aren ondorioak arintzea egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan.

PROGRAMAZIOA, BARRUTIEN ETA DATEN ARABERA

Uztailaren 27a, astelehena

01. BARRUTIA - DEUSTU

Uztailaren 27an, Botika Zaharra parkea bidaia agentzia bat bihurtuko da Trapu Zaharra taldearen eskutik, "Turistreando" ikuskizunarekin. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da.

3. BARRUTIA - OTXARKOAGA-TXURDINAGA

12:30ean, musika eta ilusioa Goitibera konpainiaren eskutik: Europa Parkeko ikusleak unibertso ero, XX. mende hasierako ingeles estetika duen batera eroango ditu. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

ON LINE

Astelehenero bezala, Bazter Fest konpainia ordu-orduan ailegatuko da kultura urbanoa maite dutenegazko hitzordura, Zoom plataforman, 20:00etan. Han izango dute zain Alas Glow Bazter Fest artista: Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak antolatutako ekimen bat da.

Uztailaren 28a, asteartea

2. BARRUTIA - URIBARRI

Arratsaldean, 19:30ean, Uzturre plazan, Hortzmuga taldeak "Jule" antzezlana eskainiko du familia osoarentzat: ikuskizun horrek ametsez gozatzera gonbidatzen du, zein ere eratakoak diren, zeinen ere ezinezko diruditen. Sartzea librea izango da, lekua bete arte.

6. BARRUTIA - ABANDO

12:00etan, Casilda Iturrizar Parkean, The Funes Troup konpainiak "Aurrera" ikuskizuna aurkeztuko du, zirku ikuskizun bat, bizitzan egin beharreko hautuen gainekoa eta itzulerarik gabeko bidaia horretan aukeratu beharreko bideen gainekoa. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Uztailaren 29a, asteazkena

4. BARRUTIA - BEGOÑA

19:30ean, The Funes Troup Konpainia Karmelo Plazara arribatuko da "Aukerak" zirku ikuskizuna partekatzera, zeinarekin gonbidatzen baikaituzte gogoeta egitera, bereiztearren gure aukeretan zeintzuk diren gure baitakoak eta noraino eragiten diguten eguneroko bizimoduan.

05. BARRUTIA - IBAIONDO

Hileroko atzenengo eguaztenetan, BilbaoArteren Art House Zinema aretoan, beste film bat emango da, "Atzenengo eguaztenetako hitzordua" izeneko zikloaren barruan. Datorren eguaztenean, "Lumiere d'ete" filma emango da, Jean Gremillon-ena, 17:00etan eta 19:00etan. Sarrera librea izango da, baina sarrerak telefonoz erreserbatu beharko dira (94 415 50 97).

7. BARRUTIA - ERREKALDE

TrakaMatraka konpainiak musika hurbilduko du, modu jostagarri batean, Iralako Kirikiño plazara, 12:00etan. "Matraka ma non tropo" ikuskizunarekin; gainera, ikusarazi nahi du nola birziklatzea den mundu hobe baterako bidea. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Uztailaren 30a, osteguna

05. BARRUTIA - IBAIONDO

Toti Martinez de Lezea eta Asier Muniategi, bestalde, Bidebarrieta Kulturgunean izango dira 19:00etan: bi lagun liburuez, literaturaz eta beste bizitza proiektu batzuez solasean. Literatur topaketa horretarako gonbidapenak hemen eskura daitezke.

19:30ean, Kukai and Brodas Bro konpainia izango da Arriaga plazan. Han aurkeztuko dute "Gelajauziak", eta beste ikuspuntu batetik eskainiko dituzte bi dantza tradiziozko: Gipuzkoako soinu-zarrak, eta Lapurdiko dantza-jauziak.

6. BARRUTIA - ABANDO

Uda Jazz hemen dugu ostera, #BilbaoUda2020 programak jazzaren maitaleentzat dakarren proposamena; Bilbon jazzean ospea bildu duten banden arteko baten kontzertu bat izango dugu: De Diego Brothers, 19:00etan, Bertendona ikastetxean. De Diego Brohters taldea Victor eta Juan anaiek osatzen dute, eta 1993tik ari dira jotzen.

Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroan, hemen: bilbaokultura.eus. Horrez gain, sarrera kopuru txiki bat gordeko da lekuan bertan saltzeko 18:30etik aurrera.

8. BARRUTIA. BASURTU/ZORROTZA

Ostegunean, hilak 30, D'Albeniz ilusionista izango dugu, ezinezko gauzak lortuz, berba magikoen bidez: boom clap, boom clap, ¡somos magia! Magia familia osoarentzat, 12:00etan, Zorrotzako Azoka Plazan. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Uztailaren 31, ostirala

05. BARRUTIA - IBAIONDO

Bidebarrieta Kulturgunean, Moonshine Wagon taldearen kontzertu bat izango da 19:00etan, hilaren 31n, barikuarekin. Banda horren heavy-bulegrass musika estiloa oso erraz da bereizteko: zuzenekoan, badu kemen amaiezinezko eta erraz itsasten den bat; umorez betetako kontzertuak; sare sozialetan argitara ematen dituzten kantak eta dokumentalak, mundu osoan zehar bidaiatzen dabiltzala. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroan, hemen. Horrez gain, sarrera kopuru txiki bat gordeko da lekuan bertan saltzeko, 17:00etatik aurrera.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, #BilbaoUda2020 programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Modu berean, maskara nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020-ren ikuskizun guztietan, espazio itxietan zein irekietan.