Etengabeko hobekuntzarako bidean

Mercabilbaok ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berriztatu egin ditu

23.07.2020 | 12:39

BILBO. Mercabilbaok Kalitate eta Ingurumen kudeaketaren balioa frogatzen duten ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berriztatu egin ditu, etengabeko hobekuntzarako bidean. Elikadura Unitateak handizkarien, txikizkarien, langileen eta gizarte osoaren gogobetetzea lortzeko duen konpromisoa erakusten du.

Ziurtagiriak, duela denbora gutxi elikagaien banaketarako zentroan egindako auditoretza eta ebaluazio prozesu zorrotzaren ondoren heldu dira. Prozesu horretan erakusten denez, estandarrak modu egokian eta arauarekin bat etorriz daude inplementatuta Iberiar penintsulako iparraldean erreferentea den elikagaien banaketarako zentroan.

Kalitatea Kudeatzeko ISO 9001 Ziurtagiriari dagokionez, kudeaketa sistemen integrazioari onurak ekartzen dizkioten aldaketak nabarmentzen dira. Aurrerapen horiek are gehiago azpimarratzen dituzte prozesuetan oinarritutako ikuspegia, zerbitzuetako enpresei aplika dakiekeen lengoaia, eta goi-zuzendaritzaren zeregina eta kudeaketa sistemarekin izan behar duen konpromisoa nabarmentzen dituen lidergoaren kontzeptua. Bestalde, garrantzi handiagoa ematen zaie kanporatutako prozesuei, hornitzaileen kudeaketaren eta ebaluazioaren kontzeptua zabalduz, eta, ondorioz, informazio dokumentatuaren kontzeptua sortzen da, eta dokumentu eta erregistro terminoak desagertu egiten dira.

Ingurumena Kudeatzeko ISO 14001 ziurtagiria berritzeari dagokionez, Mercabilbaok ingurumenarekin duen konpromiso irmoa nabarmendu behar da, hondakinak biltzeko, birziklatzeko eta garbiketa zerbitzurako 10 urte baino gehiagoz ezarritako prozesuen bitartez. Horiek guztiek, instalazioen eta ingurunearen higiene eta osasun baldintza onenak bermatzen dituzte.

Hainbat puntu nabarmentzen dira: antolaketa eta testuingurua eta alderdi interesdunen beharrak eta itxaropenak ulertzea.

2019an, Mercabilbaok, Euskalitek, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Kalitaterako Euskal Fundazioak, ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Zilarrezko A lortu zuen. Sari horrek lehiakortasunerako funtsezko elementu gisa onartzen zituen instalazioetan ezarritako kudeaketa aurreratuko sistemak.

noticias de deia