BILBO. Aurreko asteetan bezala, bihartik aurrera eta hurrengo igandera arte kultur-eskaintza zabala izango da Bilbon. Konkretuki 18 izango dira #BilbaoUda2020 programak aste honetan eskainiko dituen kultur-proposamenak; besteak beste musika, magia edo zinema.

Bilboko Udalak abian jarri du uda honetarako #BilbaoUda2020 ekimena, Bilboko auzoetako herritarrek aukera izan dezaten beren kultur agendak betetzeko. Programazioa aisialdi eta kulturako 150 jarduerez dago osatuta, guztiak ere #BilbaoAurrera Udal Planean jasota daudela.

PROGRAMAZIOA, BARRUTIEN ETA DATEN ARABERA

Uztailaren 20a, astelehena

1. BARRUTIA - DEUSTU

Astelehenean, hilak 20, 12:00etan, Goitibera pailazoa, “Yijaaa!” ikuskizuna eskainiz. Sarriko parkera etorriko da, familia osoak tarte atsegin eta dibertigarri bat igaro dezan. Sartzea librea izango da, lekua bete arte.

3. BARRUTIA - OTXARKOAGA-TXURDINAGA

19:30ean, Ugarte plazan, Trapu Zaharraren “Turistreando” ikuskizuna eskainiko da, antzerki-proposamen dibertigarri eta interesgarri bat, zeinean bidaia-agentzia batek postu bat jarriko baitu kale-kalean, bere produktu kuttuna sustatzeko: “Bidaia birtualak nahieran”. Sartzea doan da, lekua bete arte.

ON LINE

Astelehenero moduan, tokiko hiri-kulturara hurbildu nahi dutenek aukera izango dute Bazter Fest eta Minimi Beatbox euskal beatboxer ospetsua prestatzen ari diren on line topaketara konektatzeko. Bazter Fest Bilboko Udala eta Eskina Feminista kolektiboa antolatzen ari diren ekimen bat da, eta hitzordua Zoom-en izango da, 20:00etan.

Uztailaren 21a, asteartea

2. BARRUTIA - URIBARRI

Uztailaren 21ean, 12:00etan, Trakamatraka taldeak musika eskainiko du, modu atsegingarrian, Zurbaranbarriko Iturriondo plazan. Ikuskizun horrekin, konpainiak oharmena eragin nahi du, ikusaraziz nola birziklatzea den mundu hobe bateagorako bidea.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

BilbaoArtek beste film bat eskainiko du, Costa-Gavras-i buruzko atzera begirakoaren barruan. Oraingo honetan, Eden al Oeste filma emango da. Sarrera doan izango da, baina sarrerak telefonoz erreserbatu beharko dira (94 415 50 97). Proiekzioa 19:00etan hasiko da.

Arriaga Antzokian, 19:30ean, “Pange lingua, voglio una pizza” literatur ikuskizuna emango da. Pange Lingua otoitz bat da, Bernardo Atxagak umea zela bere jaioterrian entzuten zuena, elizan, artean, latina erabiltzen zenean; Voglio una pizza, erlijiozko bizipen hartatik berrogeita hamar urtera berak argitaratutako poema bufo baten izena da. Bi une horien artean, Atxagak, poesiari emana, Etiopia idatzi zuen hirurogeita hamarreko hamarkadan; liburu hori argitaratzea puntu eta bereiz bat izan zen euskal literatura modernoaren historian. Irakurraldia ele bitan izango da, aldez, eta Joseba Apaolaza antzezleak izango du ardura ikusleei itzulpenak eta iruzkinak helarazteko. Sarrerak salgai daude dagoeneko hemen.

6. BARRUTIA - ABANDO

Eidabe konpainiak guztiak gonbidatzen ditu familientzako musika emanaldi batekin ospatzera izeko Margaritaren urtemuga, zeinari kasete bat oparitu behar baitiote, bere bizitzako abestiekin. Horren inguruan izango da “Gora Kasete” ikuskizuna. Indautxu plazan izango da, 19:30ean. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Uztailaren 22a, asteazkena

4. BARRUTIA - BEGOÑA

12:00etan, Tor Magoa izango da Juan XXIII.a plazan, adin guztietako ikusleentzako “Amarru” ikuskizuna eskainiz. Sarrera doan izango da.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

Bi lagun, adimen bizi eta egonezikoak, Imanol Ituiñi eta Juan Paños, elkartu egin dira bien artean oholtzara eramateko “Ramper, vida y muerte de un payaso” ikuskizuna. Ikuskizunaren testuak antzerkirako testuen lehiaketa bat irabazi zuen, Tartean Teatrok eta Café Bar Bilbao kafetegiak antolatua 2015ean. Arriaga Antzokian gozatu ahal izango da, 19:30ean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko esteka honetan.

7. BARRUTIA - ERREKALDE

Kaleko antzerkiak badu proposamen bat guzti-guztientzat, uztailaren 22an, arratsaldeko 19:30ean, Hutsun + Ortzi konpainiekin, “Urbasa" ikuskizuna emango baitute Errekalde plazan. Urbasak bi pertsonaien istorioa kontatzen du, zeintzuk orekan eta harmonian bizi baitira inguruko basoarekin eta natura joriarekin.

Uztailaren 23a, osteguna

5. BARRUTIA - IBAIONDO

12:00etan, Miribillako Gernika lorategietan, Trakamatraka konpainiak musika ikuskizun bat eskainiko du “Matraka ma non tropo” ikuskizunarekin, nahi duten guztiei aukera emanez tarte on bat igarotzeko eurekin.

Bilborock Aretoan, 19:00etan, Ander García Hirukotearen kontzertu bat izango da Uda Jazz zikloaren programazioaren barruan, non jazzeko tokiko bandak eta talde ezagunak izango baitira protagonista. Sarrera 5 euroan dago salgai esteka honetan. Gainera, sarrera kopuru bat gordeko da lekuan bertan saltzeko 18:30etik aurrera: ordu horretan irekiko dira ateak kontzerturako.

Costa-Gavras-i buruzko atzera begirakoa izango da oraindik BilbaoArteren eskutik ostegunetan, “Comportarse como adultos” izeneko drama politikoaren emanaldiarekin. Sarrera librea izango da baina sarrerak telefonoz erreserbatu beharko dira (94 415 50 97). Proiekzioa 19:00etan hasiko da.

Arratsalde horretan bertan, 19:00etan, Inma Roiz idazleak eta Rober Garay marrazkilariak “El Viaje de Aixa” nola sortu zuten azalduko dute, goi-paleolitiko aroan girotutako eleberria, alegia. Robert Garayk testuari laguntzen dioten marrazkietako batzuk egingo ditu lekuan bertan. Sarrera librea da, baina gonbidapenak behar dira, eta webgunean izango dira eskura, Bidebarrieta Liburutegia bete arte.

Arratsalde horretan bertan, Ken Zazpi taldeko liderrak, Eñaut Elorrietak, bere disko berria aurkeztuko du, “Irteera Argiak”, Arriaga Antzokian, 19:30ean. Sarrerak 15 euroan izango dira, eta 12 euroan “Antzokiaren lagunentzat”; esteka honetan daude eskura.

8. BARRUTIA - BASURTO

Hortzmuga konpainiak, zeina ospetsua baita Euskadiko kaleko antzerkiaren arloan, “Jule” aurkeztuko du. Eurek hala esanda, ikuskizuna “katramila bat da, argitzeko dagoena, eta aukera ona amets egiteko”. Bertatik bertara ikusteko, nahikoa izango da Gai sukoien plazara hurbiltzea, Basurtuko Sabino Arana kaleko 50. zenbakira, 19:30ean.

Uztailaren 24a, ostirala

5. BARRUTIA - IBAIONDO

Ostiralean, uztailak 24, 19:00etan, Bidebarrieta Kulturgunean, musika izango da Nøgen bandaren eskutik Nøgen bandak ez du inor epel utzi bere ibilbide laburrean. 2016an, Markel Idigorasek, bere ukelelearekin, kantaz eta akordez bete zituen taldearen lehenengo kantuak, hark Danimarkan egindako Erasmus aldian. Egonaldia amaitzean, Donostiara itzuli zen biluzteko gogo horrexekin (horixe esan nahi baitu Nøgen hitzak danieraz: biluzik), deserriko malenkoniarekin lotutako errimen bidez biluzi ere, eta berehala kutsatu zituen Alex Irazusta gitarra jotzailea eta Ane Negueruela kantaria. Sarrerak 5 euro izango dira, eta salgai daude Bilbao Kulturaren webgunean. Horrez gain, sarrera kopuru txiki bat gordeko da lekuan bertan saltzeko, 17:00etatik aurrera.

19:00etatik 23:00etara, sarrera doan izango da, lekua bete arte, Bilborock aretoan ospatuko den Distart Jaialdian. Artearen inguruko jaialdi hau lau bilbotar neskaren eskutik dator, eta emakume artista gazteek parte hartuko dute bertan, hainbat arte arlotako emankizunak eskainiz, hala nola DJ, makillajea, argazkilaritza, margolaritza, poesia edo tatuajea.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Gainera, programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Halaber, maskara derrigorrezkoa izango da #BilbaoUda2020-ko ekitaldi guztietan.