Bihar ospatuko da Bartzelonan

Bilbok bere mugikortasun-politika azalduko du Cercle D'Economía foroan

30.06.2020 | 12:18
Trafikoaren abiadura mugatzen duen seinalea Bilboko kale batean.

BILBO. Bihar, uztailak 1, asteazkena, Cercle D'Economía kolektibo zibiko independenteak antolatutako foroa ospatuko da Bartzelonan, non XXI. mendeko hirietan azpiegiturez eta mugikortasunaz eztabaidatuko den. Bilboko Udalak ordezkaritza izango du foro horretan, Alfonso Gil Bilboko alkateorde, Mugikortasun eta Jasangarritasun ordezkari, eta FEMP-en Garraio, Mugikortasun eta Bide Segurtasun Batzordeko presidentea bertan izango baitira.

Gaiko beste aditu batzuekin batera, pairatu dugun pandemiaren ondoren FEMP-ean mugikortasunaren geroari buruz sortu den eztabaida aztertuko du. Bilbok hiri-mugikortasuna hobetzeko neurri zehatzen garapenean duen esperientzia azalduko du, mugikortasuna hiri ororen berezko arazoa den aldetik, gai honek eragin handia baitu pertsonengan. Gizarte eta lurralde kohesioak, ingurumenaren kalitatea, osasuna eta lehiakortasuna aztertuko ditu.

«Azpiegiturak eta mugikortasuna XXI. mendeko Bartzelonan. Azpiegiturak berrasmatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko» izeneko zikloaren saio hau, BBVA-k babestua, CASA SEAT-en lankidetzarekin egingo da.

Jardunaldia Javier Faus Cercle d'Economia-ko presidenteak eta Joan Piera BBVA-ren Kataluniako enpresen eskualdeko zuzendariak aurkeztuko dute. Gero mahai-ingurua egingo da. Alfonso Gilekin batera, Lucas Casasnovas SEAT MÓ-ko arduradunak, eta Vicente Segura Deloitte-ko Consumer arloko Kontsultoretzako, Estrategiako eta Industriako Operazioetako arduradunak parte hartuko dute. Moderatzailea Jordi Hereu Cercle d'Economia-ko Zuzendaritzako kidea izango da.

Topaketa honen antolatzaileek uste dute inoiz baino garrantzitsuagoa dela mugikortasuna elkarrizketarako eta akordiorako gai bihurtzea.