BILBO. Bilboko Udaleko Kultura Sailak egindako Sarearen urteko memoria azaleratu du. Pasaden urtean % 3,2 hazi zen liburutegietara joan ziren pertsonen kopurua 2018. urtearekin alderatuta. Guztira, 750.000 lagun inguruk bisitatu zituzten udal liburutegiak.

Gainera, urteko memoriak erakusten duenez, liburutegietako txartela duten pertsonen kopurua 121.395era iritsi zen, eta 2.000 pertsonak baino gehiagok egin zuten iaz. Erabiltzaile berri horiek sartu ondoren, Bilboko Udalaren liburutegi publikoetako txartela dutenen kopurua %35etik gorakoa da.

Erabilerei dagokienez, 2019an 307.672 dokumentu-mailegu egin dira, aurreko urtean baino %3,8 gehiago. Datuen arabera, erabiltzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte liburutegietan dauden ordenagailuak, eta 2019an 38.800 saio baino gehiago zenbatu ziren erabilera publikoko zerbitzu horretan, aurreko urtean baino %19,8 gehiago.

Zerbitzu birtualen erabilera ere nabarmen handitu zen, eta, hala, 8.351 liburu elektroniko deskargatu dira eLiburutegia plataformaren bidez, aurreko urtean baino %28 gehiago, eta Bilboko Liburutegiko Digitalaren biltegiaren 184.501 fitxategi. Liburutegien web guneak ia 340.000 bisita izan zituen, 2018an baino ia bi aldiz gehiago, eta liburutegien orrialdearen lagun-kopurua %7,9 handitu zen Facebooken.

Bibliografia-funtsei dagokienez, Sareko liburutegiek 490.609 liburuki dituzte; horietatik %75 gaztelaniaz daude, %13 euskaraz eta %5 ingelesez. Gainera, bildumaren %30ek 10 urte baino gutxiago ditu, eta %46ra iristen da sarbide publikoan dauden funtsen kasuan.

KULTUR JARDUERAK

Bilboko Udalaren Liburutegien Sareak ere kultur programazioa du urtean zehar. 2019an, 397 kultura-jarduera programatu ziren ekipamendu horietan, eta 5.529 parte-hartzaile izan ziren guztira. Udako Liburutegietara joaten diren 14.580 lagunei gehitzen zaie kopuru horri eta programa horietan 20.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira. Aurreko urtean baino %14,5 gehiago.

Udal Liburutegien Sareko erabiltzaileak, iaz egindako inkestetan, zerbitzuarekin gustura edo oso gustura agertu ziren, 10etik 8ko batez besteko notarekin. Inkesta horiek adierazten dute, halaber, liburutegien erabilera intentsiboa dela; izan ere, erabiltzaileen %78k Sareko liburutegiak erabiltzen ditu 15 egunean behin edo gehiagotan.