BILBO. Nahiz eta koronabirusaren aurkako neurriak azkenengo asteburuan indartu diren, badira oraindik lan egitera joan behar diren sektoreak. Horregatik, Bilboko Udalak puntako orduetan Bilbobusen espedizio guztiak mantentzea erabaki du.

Bilbobusek martxoaren 29ko Errege Lege Dekretuaren arabera antolatuko ditu bere zerbitzuak bihartik, aurrera, baina lanera zein ospitaleetara joan behar dutenen joan-etorriak bermatuz une oro. Horretarako, espedizioen % 100ari eutsiko dio puntako orduetan, jende gutxiago dabilen ordu-tarteetan murriztuz. Basurtu eta Santa Marinako ospitaleetatik igarotzen diren lineak -38, 57, 58, 85 eta A9- berrantolaketa honetatik salbuetsita daude, baina gainerako lineek bezala, azken irteera 22:00etatik 22:30era aurreratuko dute.

Gaur egun, Bilbobuseko zerbitzuak bost ordutegitan banatuta daude, baina aurrerantzean beste era batera funtzionatuko dute asteko egun guztietan, jaiegunak barne:

  • 09:00ak arte, zerbitzuen % 100 ibiliko da linea guztietan.
  • 09:00etatik 12:00etara zerbitzuak murriztuko dira.
  • 12:00etatik 15:30era, zerbitzuen % 100 ibiliko da linea guztietan.
  • 15:30etik 20:00etara, zerbitzuak murriztuko dira.
  • 20:00etatik zerbitzua amaitu arte, espedizioen % 100 zirkulatuko da linea guztietan. Azken irteerak aurreratu eta 22:00etatik 22:30era bitartean izango dira.

Zerbitzuaren berrantolaketa berria bihar hasita aplikatuko, martxoak 31z geroztik, aurrera. Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak garraioa ziurtatu nahi die oraingoan ere, egun hauetan lanera edo ospitaleetara joan behar duten guztiei