BILBO. Gaur, otsailak 11, ospatzen ari den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Deustuko hainbat saltokik euren erakusleihoak apaindu dituzte Deusto Bizirik merkataritza-elkarteak antolatutako #ErakusleihoakO11 / #Escaparates11F ekimenaren barruan.

Establezimendu bakoitza historiako emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren argazkia, biografia eta informazioa erakutsiko dira bertan. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, Deustuko merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.

Bestalde, gaurtik asteazkenera (otsailaren 13a) bitartean, Bizilabe-Bilbao ekimenean zientziako eta teknologiako proiektuak egiten dituzten gazteek bisitatuko dituzte saltokiak. Bisitek iraun bitartean, establezimendu bakoitzari dagokion emakume zientzialariaren ikerketarekin zerikusia duten esperimentuak egingo dira, eta horien berri emango zaie saltokira hurbiltzen direnei.

Hauek dira #ErakusleihoakO11 / #Escaparates11F ekimenean parte hartuko duten saltokiak:

  • Te Mimo zentroa (San Pedro plaza, 3) - Rosalind Franklin, Kimika eta Kristalografoa.
  • La Librería de Deusto (San Pedro plaza, 4) - Gladys West, Matamatikoa.
  • Afede jostailu-denda (Blas de Otero, 2) - Cynthia Breazeal, robotika.
  • Zubiri farmazia (Madariaga etorbidea, 35) - Mae Jemison, injinerua, medikua eta astronauta.
  • Decoración Julio Aristín (Blas de Otero, 9) - Juliana Rotich, informazio teknologiak.
  • Inma Olabarrieta farmazia (Blas de Otero, 51) - Maria da Penha, biofarmazeutikoa.
  • SGEL liburu-denda (San Pedro plaza, 2) - Hayat Sindi, zientzilaria eta medikua.
  • Stilo 21 ile-apaindegia (Madariaga etorbidea, 23) - Tu Youyou, zientilaria, medikuaeta kimika farmazeutikoa.

#ErakusleihoakO11 / #Escaparates11F ekimenaren lehenengo edizioan, halaber, Ermua eta Soraluze udalerrietako saltokiek hartuko dute parte. Udalerri horietan ere Bizilabe proiektua jarri dute martxan, eta gazte parte-hartzaileek, era berean, esperimentuak egingo dituzte saltokietan. Guztira, Euskadiko 21 dendak egingo dute bat #ErakusleihoakO11 / #Escaparates11F proiekturekin. Aurreko urteetan, ekimen bera antolatu zen Zaragoza edo Sevillan, besteak beste.