12:30etan, Bilbao Arenan

Bilbao Basketen partidak eragina izango du Bilbobusen ordutegietan

E7 linea 10 minututik 10 minutura abiatuko da Plaza Biribilaren ingurutik partidua hasi baino ordubete lehenagotik eta partiduaren amaieran

09.02.2020 | 20:20
Varias personas se disponen a tomar un Bilbobus en la plaza Circular. Foto: José Mari Martínez

E7 linea 10 minututik 10 minutura abiatuko da Plaza Biribilaren ingurutik

BILBO. RETAbet Bilbao Basketek igandean Montakit Fuenlabradaren aurka jokatuko duen partidak eragin zuzena izango du Bilbobusen zerbitzuan. Udalak zerbitzu berezia jarriko du martxan zaleak Bilbao Arenara garraio publikoan joan daitezen, eta horregatik linea berezi bat egongo da, Plaza Biribiletik irtengo dena.

Horrela, bada, igandean, 12:30etan RETAbet Bilbao Basket ? Montakit Fuenlabrada arteko partidua jokatzekoa denez, E7 linea 10 minututik 10 minutura irtengo da Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara, partidua hasi baino ordubete lehenago hasita. Partidua amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.

noticias de deia