BILBO. Cast-en aplikazioarekin egindako lanera zuzendutako 20 ikastorduko prestakuntzaren barruan, oso eduki anitzak dituzten gai asko landuko dira, produktu berriaren sorkuntza, programan zeharreko nabigazioa, marrazketa teknikak, argiztapen estrukturak eta aparatuak, eta, horrez gain, programazio birtuala, argiztapenerako aparatuen erabilera, argi memorien sorkuntza, simulazio eta render aukerak, argiztapen kontrolen diseinua eta programazioa.

Juan Felipe Tomatierrak 30 argiztapen diseinu baino gehiago egin ditu antzerkian, musikan eta dantzan. 2017an Asociación de las Artes Escénicas de Andalucía izenekoak ematen duen Argiztapen Onenaren saria jaso zuen. Hamar urte baino gehiagoko esperientzia du Wysiwyg irakasle gisa, eta 2003tik Andaluziako Histrion antzerki konpainia independenteko teknikari burua da.

Jarduerak 15 plazako leku kopuru mugatua du, eta aurre-inskripzioak dagoeneko egin daitezke info@atae.org helbidearen bitartez (izena eta abizenak, NAN, posta helbidea, telefonoa eta e-maila adieraziz). Ikastaroak 190 euro balio ditu (170 euro BilbaoEszenako bazkideentzat eta 150 euro ATAEko eta PEATEko bazkideentzat). Plaza baieztatu ostean zelan ordaindu jakinaraziko zaie onartutakoei.