Bilbo - Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkun-tza Politikako sailburuak atzo adierazi zuen euskarak “momentu guztiak” behar dituela eta “beti” izan beharko lukeela Euskaraldia, baina egunero ezingo litzatekeela egin, ariketa sozialak “atzean lan asko” duelako. Ildo horretan, esan zuen 2020ko udazkenean egingo den bigarren Euskaraldia “luzeagoa” izango dela eta bigarren dinamika hori prestatzeak ere “lan asko” eskatzen duela. ETB-1en egindako elkarrizketan, Zupiriak esan zuen Euskaraldia “gizarte ohituretan eragitea helburu duen ekimena da, eta horrek eskatzen du prestakuntza bat, entrenamendu bat eta jende askoren konpromisoa, ekintza berezia delako”. - E. P.