datorren asteartean

“Eztabaidak literaturarekin” hitzaldiak bilduko ditu datorren asteartean Xabier Gutiérrez eta Yanet Acosta

Hitzordua 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan

09.02.2020 | 14:31
“Noir y Gastronomía” izeneko hitzordua Ana Vega “Biscayenne” kazetariak moderatuko du.

Hitzordua 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan

BILBO. Oraingo honetan, Ana Vega "Biscayenne" Bilboko kazetaria arituko da moderatzaile gisa, eta, sukaldean eleberri beltz trama konplikatuak jartzen dituen eta noir gastronomikoa izena hartu duen gaia aztertzeko eta horretan sakontzeko hitzaldia proposatuko du. Horrela, gastronomiaren eta literaturaren arteko erlazioan, Gutiérrezek eta Acostak euren lanak idazteko orduan erabiltzen dituzten literatura erreferentzietan eta inspirazio iturrietan edo bi munduen artean duten ibilbide pertsonalean sakontzen ahaleginduko da Ana Vega.

Izan ere, Yanet Acosta (Santa Cruz de Tenerife, 1975) idazle, kazetari eta irakaslea El Chef ha muerto (2011) eta No hay trabajo bueno (2013) eleberrien eta Noches sin sexo (2014) kontakizun liburuaren egilea da. "Osasun eta Nutrizio Liburu Onenaren" modalitatean Gourmand World Cookbook Award saria lortu duen Paco Roncero Madrilgo sukaldariaren Correr, cocinar y ser feliz (2014, Ediciones B) liburuaren idazketan lagundu du. Horrez gain, Historia de la Información Agraria en España (2009) saiakera liburua eta Del bodegón al porn food. Imágenes de los fotógrafos de la cocina actual en España (2011) katalogo artistikoaren egilea da. Yanet Acosta Kazetaritzan lizentziatua eta Prentsaren Historian Doktore da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Literaturari eta gastronomiari buruzko El chef ha muerto blog-a elikatzen du, eta gastronomiari buruzko EnCrudo fanzinearen sortzailea da.

Xabier Gutiérrezi (Donostia, 1960) dagokionez, sukaldaria, psikologoa eta idazlea da. 1990etik Donostiako Arzak Jatetxeko berrikuntza sailaren zuzendaria da. Horrez gain, hainbat komunikabidetan ere aritzen da, eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die elikaduraren sektoreko zenbait enpresari. 17 sukaldaritza liburu argitaratu ditu, eta horietako hamarrek hainbat sari lortu dituzte, horien artean 2005eko Gastronomia Sari Nazionala eta Best World Cookbook Award izenekoa. Eleberri beltzeko (noir gastronomiko) Los aromas del crimen tetralogia arrakastatsua argitaratu du Destino argitaletxean: El aroma del crimen (2015), El bouquet del miedo (2016), Sabor crítico (2017) eta, duela denbora gutxi, De entre el humo (2019).

2007. urtearen hasieran "Eztabaidak literaturarekin" egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturara hurbiltzeko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin egindako jende aurreko solasaldiaren bitartez.

Joan den 2018an hauek izan ziren "Eztabaidak Literaturarekin" programan parte hartu zutenak: Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano, Suso de Toro eta Màrius Serra, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, Miguel Sánchez ? Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano, Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre, Julia Otxoa eta Edurne Portela, Mariasun Landa eta Bernardo Atxaga, Luis Sepúlveda eta Isaac Rosa, Ana Merino eta Manuel Vilas, eta Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza kazetariek eman zioten amaiera urteari.

Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.

noticias de deia