BILBO. Foroan, kasu zehatzak landuko dira, hala nola ekitaldi handiak kontrolatzea, turismoa kudeatzea eta terrorismo-egintzak prebenitzea. Hori guztia, hirien artean partekatzen dituzten gaien inguruan aliantzak eraikitzeko eta herritarren zein bisitarien bizi-kalitatea hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko berariazko ekintzak eta politikak planifikatzeko eta ezartzeko.

ERAKUNDEETAKO ORDEZKARITZA GAILENA

Luigi Brugnaro Veneziako alkateak eta Italiako hiriko erakunde nagusietako ordezkariek ongietorria egiteko harrera antolatuko dute irailaren 1ean. Foroaren eztabaidak hurrengo egunean hasiko dira, irailaren 2an, Dukearen Jauregian. Goizean hasi eta 13:30ean amaituko dira, eta Gotzone Sagardui ere bertan izango da. Gotzone Sagarduik ardatz izango du hiribilduan ezarritako hurbileko poliziaren eredua azaltzea.

Edizio honetan, jende garrantzitsu ugari bilduko da, honako hiri hauetako alkateak eta alkateordeak, esaterako: Braga (Portugal), Ekurhuleni (Hegoafrika), Gablitz (Austria), Lisboa (Portugal), Monako (Monako), Plyos (Errusia), Praga (Txekiar Errepublika), Sha’ar HaNegev (Israel) eta Zagreb (Kroazia). Bestalde, Anberes (Belgika), Linz (Austria), Mosku (Errusia) eta New Yorkeko (AEB) erakunde-ordezkariak bertaratuko dira.