BILBAO. Bilboko udalak Bristolgo ordezkaritza baten bisita jasoko du aste honetan. Ordezkaritzak hiriko alkateorde Craig Cheney buru izango du. Bisitan gobernamenduari, hirigintzari, mugikortasunari eta etxebizitza sozialei lotutako gaien inguruan eztabaidatuko dute.

Egonaldiak iraun bitartean, udal ordezkari ingelesek hainbat bilera izango Bilboko Udaleko Gobernantza eta Proiektu Estrategikoen zinegotzia den Gotzone Sagarduirekin, bai eta Bilboko Udal Etxebizitzekin eta Hiri Garapen Jasangarriko Arloarekin.

Gaurkoan, Sagarduik emango dio ongietorria ordezkaritza ingelesari; historia eta bertako birsorkuntza nahiz proiektu estrategikoak lantzeko. Bigarren egunean etxebizitza sozialen udal proiektua eta Otxarkoaga auzoaren birsorkuntza aurkeztuko zaizkie Bilboko Udal Etxebizitzetako hainbat ordezkariren eskutik. Horren ostean, Hiri Garapeneko ordezkariekin batera Zorrotzaurreko irla bisitatuko dute, tokiko nahiz nazioarteko enpresak erakartzeko Bilboko erreferentziazko gunea izango dena etorkizunean. Gainera, agenda osatzeko, hainbat bilera izango dituzte udal ordezkari ingelesek.

Ordezkaritza ingelesaren bisita ostegunean amaituko da, uztailaren 18an, Gotzone Sagarduirekin Bilboko Udalean egingo duten azken bilerarekin. Topaketa horrek balio izango du bisitari buruzko ondorioak ateratzeko eta Bilboko ordezkaritza batek datorren urrian Bristolera egingo duen bidaia prestatzeko.

Bilbo eta Bristol hiriak 2018az geroztik daude harremanetan. Izan ere, hiri bietako alkateak batera egon ziren Singapurren egindako Alkateen Munduko Foroan, baita, Global Parliament of Mayors foroan Bristolen, Eurocities-es Batzar Naguasian eta, aurte ere, OECDren ekitaldi batean. Topaketa guzti ahuen ostean, ondorioztatu zuten elkarrekin lan egin dezaketela hainbat udal esparrutan.