BILBO. Ekainaren 21etk 23ra Euskalduna Jauregiak Mangaren eta Japoniako Kulturaren Bilboko Azoka jasoko du. Bertan, kultura japoniarra sustatu eta hedatzeko aktibitateak antolatuko dira. Iazko edizioan, guztira 13.000 lagun inguru parte hartu zuten ekitaldian. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta iazko partaide-marka gainditu nahi dute antolatzaileak.

Bosgarren urtez jarraian, Euskalduna Jauregiak Mangaren eta Japoniako Kulturaren Bilboko Aretoa jasoko du ekainaren 21etik 23ra. Japoniako kultura tradizionalaren eta herrikoiaren sustapenera eta hedapenera zuzendutako ekitaldiak, iazko edizioan izan zuen 13.000 partaideren muga gainditu gura du.

Horretarako, ekitaldiaren antolakuntzak, mangaren eta Japoniako kulturaren munduan ezagunak diren gonbidatuak jasoko dituen programazio erakargarria proposatzen du. Hiru egunetan ehun jarduera inguru egingo dira, eta herrialde horren zale guztiek, eta jende guztiak, orokorrean, gozatzeko eta ikasteko aukera izango dute.

Ekitaldian, Kenji Inoue Japoniako Turismo Bulego Nazionaleko Madrilgo zuzendariak hartuko du parte, eta bi hitzaldi emango ditu, Japonia bertaratuei hurbiltzeko. Mitsuru Nagata margolari japoniarra ere egongo da, sumi-e eta shodou estiloak uztartzen dituen bere estilo garaikide pertsonala erakutsiz.

Horrez gain, edizio honetan, Twiin Cosplay Mexikoko cosplay bikotea ere arituko da. Cosplay bikote ezagunenetakoa da, eta gero eta presentzia handiagoa du mundu osoan, nazioarteko zenbait sari lortu eta gero, World Cosplay Summit, besteak beste.

Bertako presentzia ere ziurtatuta egongo da, “Bosgarren ekintzailea” ezizenez ezaguna den Ander López euskal youtuberraren eskutik. Mundu osoan ospea lortu duen anime seriea egiten du. Gonbidatu garrantzitsuez aparte, ekitaldiak zenbait jarduera izango ditu, gidaritza simulagailua, besteak beste.