BILBO. Juan Mari Aburtok ohiko harrera egin dio Bizkaiko Gozogileen Alkartasunari Hiriaren Sorreraren 719. urteurrena dela eta. Begoñako Andra Mari Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek Bilbao tarta dastatzeko aukera izan dute.

Bilbao Tartak duela ia mende batez geroztik hiriko kaleetan ikus daitekeen baldosa ezaguna irudikatzen du. Bilboko baldosaren jatorritzat jotzen da Bartzelonako 1906ko “panot de flor” delakoa, Josep Puig i Cadafalch arkitektoari egotzi ohi zaiona, zeinek modernismo katalana bultzatu zuen Antoni Gaudí eta Lluis Domènech i Montanerrekin batera.

Bilbao Tarta 2004an sortu zen Hiriaren urteurrena ospatzeko sortu zen, eta barkillo kurruskarizko bizkotxo baten gainean finkatutako kafe-karameluzko moussea da, 15 zentimetroko luzera eta 15 zentimetroko zabalera dituena. Moussea denez gero, hotzean gorde behar da ondo kontserbatzeko, eta hau konplikatu samarra izan daiteke, bereziki udako hilabeteetan. Horregatik, 6,5 zentimetroko luzera eta 6,5 zentimetroko zabalera duen tamaina txikiagoko beste bertsio bat ere lantzen da, txokolatez, mazapanez edo gailetaz landutakoa.