BILBO. Bilboko Udalak, Bilbao Izan programaren bitartez, oinezko ibilbidea Olabeagatik proposatzen du ekainean . Nobedade gisa, hilabete bakoitzeko igande batean, 4 urtetik gorako seme-alabak dituzten familiei zuzendutako bisitak eskainiko dira.

“Ezagutu Oinez” izenburupean, bisitak Masustegin hasi ziren. Helburua, auzoaren idiosinkrasia, historia eta garapena erakustea da, baina modu dinamikoagoan eta partaideagoan, pisten, jolasen eta ipuinen bitartez. Umeentzako zabalik egongo den bisita ekainaren 16an izango da.

Horrela, BILBAO IZAN ekimenak Olabeagatik oinezko ibilbidea proposatzen du ekain honetarako, Itsasadar Museoan abiatuta, auzoaren azken aldiko historia, bitxikeriak eta ondarea ezagutzeko. Bilboko “Norvegia” izenez ezagutzen den Olabeaga, 1890era arte Abandoko elizatea osatzen zuten zortzi auzoetako bat zen. Bere kokalekuak beti baldintzatu du bertako bizitza, baina, ahala ere, Itsasadarraren ertzetan dagoen lur gune estu batean haztea lortu du, gaur egun bere nortasunaren ezaugarriak osatzen dituzten itsaso, portu eta industria kultura batuz.

Hasiera batean itsasoko trafikora eta itsas eraikuntzara zuzenduta egon bazen ere, XIX. mendearen amaierako industrializazioa ere ezagutu zuen, eta, azken mende aldaketan birmoldaketa prozesua igaro zuen. Kresal zaporea duten bertako kaleetatik ibiltzeak, Itsasadarretik nabigatzen zuten itsasontzi handiak, antzinako ontziolak, tailerrak, kargaguneak, sirgerak eta etxebizitza bitxiak ekartzen ditu gogora, eraldaketa eta modernizazio prozesu sakona bizi izan duen arren, iragana ahazten ez duen auzoan.

Bisitak orokorrak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, astearteetan eta asteazkenetan 16:00etan eta 18.00etan; ostegunetan eta ostiraletan 10:00etan eta 17:00etan (ostiral arratsaldeetan euskaraz) eta larunbatetan 10:00etan eta 12:00etan, datorren ekainaren 29ra arte. Bisita euskaraz egin nahi duten taldeek eguna eta ordua adostu ahal izango dute. Topalekua Ramon de la Sota kaiko 1 zenbakia izango da, Itsasadar Museoaren aurrean, eta ordubete eta bisitak erdi inguruko iraupena izango du. Plazak mugatuak direnez ?gehienez ere, 30 pertsona talde bakoitzeko?, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea.

Familiari zuzendutako bisita espezifikoari dagokionez, elebiduna izango da, ekainaren 16an, ordutegi bitan, 10:30ean eta 12:30ean. Oraingo honetan, topalekua Santa Ana eta Bariko San Nikolas eliza aurreko plaza-behatokia (Olabeaga) izango da, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Bi kasuetan beharrezkoa izango da plaza erreserbatzea 94 401 00 10 / 010 telefono zenbakira deituz, ASTELEHENETIK, maiatzaren 27tik, aurrera (astelehenetik igandera 08:00etatik 20:00etara).

BILBAO IZAN

Bilbao IZAN programa duela hamalau urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta interesa duten guztiei, hiriaren historia, ondarea, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten bilakaera eta eraikuntza ezagutarazteko. Asmo horrekin zenbait ekimen gauzatu dira, horien artean, auzoetara egindako bisita gidatuak “Bilbo, hil bakoitzean auzo bat”, “Botxoko mendi-mazelak deskubritzen” eta “Hamabi begirada Bilbori” programen bitartez. Auzoetara egindako bisita gidatuen programari jarraipena emanez, Kultura eta Hezkuntza Sailak beste pauso bat eman zuen, bere arreta, ondarearen ikuspegitik bereziak diren Hiriko eraikinetan jarriz.

Bisitak egiten diren lekuekin erlazionatutako bitxikeriei, pertsonaia garrantzitsuei edo gertakizunei buruzko minutu bat inguruko iraupeneko bideo laburrak zabalduko dituen “Txio Ta Txio” ekimena iaz jarri zen martxan. BILBAO IZANeko edo BILBAO KULTURAko sare sozialen bitartez zabaltzen dira, eta 2018an 293.000 erreprodukzio baino gehiago izan zituzten. Aurten, berriro ere, 40 bideo zabalduko dira, batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz, lau auzo horietako bakoitzeko istorioak, gertakizunak, datu bitxiak edo pertsonaia garrantzitsuak ezagutarazteko.

AGENDA:

Ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programa:

BISITA GIDATUAK “Ezagutu OLABEAGA oinez”

Ekainaren 4tik 29ra.

Astearteetan eta asteazkenetan: 16:00etan eta 18:00etan

Ostegunetan eta ostiraletan: 10:00etan eta 17:00etan (ostiral arratsaldeetan euskaraz)

Larunbatetan: 10:00 eta 12:00.

Topalekua: Ramon de la Sota kaia, 1, Itsasadar Museoaren aurrean

BISITA GIDATUAK “Ezagutu OLABEAGA familian”

Ekainaren 16an. 10:30ean eta 12:30ean. Elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz).

Topalekua: Santa Ana eta Bariko San Nikolas eliza aurreko plaza-behatokia (Olabeaga)

Bisita guztiak doakoak izango dira. Erreserba zabalik bietarako maiatzaren 27tik aurrera: 94 401 00 10 / 010 (astelehenetik igandera 08:00etatik 20:00etara).