BILBO. Hamar proiektu izan dira sarituak “Bilbao Gazte Balioak Martxan”-en. Bilboko Udalak antolatutako sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira. Sarien helburua hiriko ingurune soziala hobetzen laguntzea da.

Epaimahaiak 10 sari ematea erabaki du: 3, unibertsitate-graduko edo goi-mailako graduko ikasleen kategorian, eta 7, kolektibo eta/edo pertsona gazteen kategorian. Saritzen diren proiektuetako bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu bere garapenerako. Irabazten duten ideiak 2019an gauzatu beharko dira.

Sari hauen bigarren edizioan, proiektuak Nazio Batuen 2030 Agendako garapen iraunkorrerako helburuei lotuta egon behar dira.

SARITUTAKO PROIEKTUAK

? Unibertsitate graduko edo goi-mailako graduko ikasleak:

CORION: Proiektua informazio eta hezkuntza izaerako dokumental entretenigarri batean oinarritzen da, Bilboko kultura urbanoaren giroan ezagunak diren pertsonekin. Helburua: Urian dagoen kultura urbanoa ezagutzera ematea. Ideia hau LEINN graduko hirugarren urteko ikasleek eta “Asociación Junior Empresa MOTION” elkarteko kideek eta ekintzaileek abiatu dute.

Proiektuaren sormena eta garapen jasangarriaren 11. helburuarekin (hiri eta komunitate jasangarriak) duen lotura nabarmendu ditu epaimahaiak.

SAIKI: Ekimenak nortasuna, jarrera pertsonal eta profesionalak diagnostikatzeko tresna berriak sortu nahi ditu, alor horretako test tradizionalak erabiliz eta bideo-jokoen erabiltzaileen portaeraren eta estrategien bitartez eskuratutako informazioa baliatuz: saiki.io.

Proiektu aitzindaria da nortasunari buruzko ikerketaren alorrean; izan ere, psikologiaren tresna tradizionalak eta adimen artifiziala elkartzen ditu. Ideia Deustuko Unibertsitateko Psikologiako eta EHU-UPVko Ingeniaritzako ikasle talde batek aurkeztu du, Deustuko Unibertsitateko Big Datako masterreko irakasle batek lagunduta.

Epaimahaiak elkarlana baloratzen du proiektu berritzaile batean, osasunaren eta ongizatearen alorrekoa (garapen jasangarriaren 3. helburua), eta bideo-jokoen munduan mugitzen diren gazteak erdigunean jartzen dituena.

FEELING CELLS: Ideia gailu batean datza: galdarek, tximiniek eta elektrizitatea sortzen duten beste iturri batzuek erabiltzen ez duten beroa aprobetxatzen du gailu horrek, eta horrela kutsadura termikoa murrizten du eta epe luzean dirua aurrezten laguntzen du. Ingeniaritzako lehenengo mailako ikasle talde batena da proiektua.

Epaimahaiak nabarmendu du ideia honek konpromisoa daukala planetaren jasangarritasunarekin, eta azpimarratu du ekimenak garapen jasangarrirako 4. helburuarekin (kalitate oneko hezkuntza) eta 7. helburuarekin (energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea) duela zerikusia.

? Pertsona eta/edo kolektibo gazteak:

MORAZA GAME: Parte-hartzeko prozesu ludikoa da. Bertan, Uribarriko gazteei eta gazte-eragileei gonbidapena luzatzen zaie, plazaren erabilera zein izan beharko litzatekeen adieraz dezaten eta komunitatearentzat nahi luketen bizikidetzaren kalitatea azal dezaten.

Epaimahaiak azaldu du proiektuak balioa ematen diola gazte hauen ekimenari, auzoko elkarbizitza hobetu nahi izan dutenak, elkarlaneko parte-hartze prozesu baten bidez. Proiektuak zuzeneko zerikusia dauka 11. helburuarekin (hiri eta komunitate jasangarriak) eta 17. helburuarekin (helburuak lortzeko aliantzak).

Uribarri auzoko Gozaldi elkartea.

BERDEAGO: Helburua Euskadin jasangarritasuna lantzen duten eragileen elkargune digital eta fisikoa izatea da. Proiektuak proposatzen du Bilbon egitea IZAN BERDEAGO jardunaldiak, askotariko publiko bati zuzenduak (umeak, familiak, gazteak), haiengan sentsibilitatea sortzeko eta Bilbo kritikoago eta jasangarriago baten helburuan parte har dezaten, tailerren eta lehiaketen bidez, “garbiketekin”, eta abar.

Epaimahaiak jasangarritasuneko sareak sortzeko ideiaren gaitasuna baloratu du, batik bat kolektibo sentikorren artean, hala nola haurrak eta gazteak, jarduera sortzaile eta ludikoen bidez. Ekimen honek garapen jasangarriaren zenbait helburutan du eragina: 4, kalitate oneko hezkuntza; 5, genero-berdintasuna; 6, ur garbia eta saneamendua; 7, energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea; 11, hiri eta komunitate jasangarriak; 12, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak; 13, klima babesteko ekintza; 15, lehorreko ekosistemen bizitza, eta 17, helburuak lortzeko aliantzak.

TAZEBAEZ kooperatiba.

BALIOAK OINETAN, ESKAILERETAN: Errekaldeberri BHIko ikasle talde batek proposatu du argia eta kolorea emateko ikastetxera doazen eskailerei, beraiek eta auzokideek egunero egin behar dute bideari argia eta kolorea emateko asmatutako eta margotutako diseinu artistiko batekin. Eskailera-mailak margotuko lirateke, ikasleek asmatutako eta margotutako diseinu artistiko batekin. Beraietan, garapen jasangarriaren 17 helburuei lotuta dauden balioak adieraziko lituzkete; horrela, komunitate osoaren sentsibilizazioa eta gogoeta bilatzen dituen ekintza bat egingo lukete.

Ekimen honek garapen jasangarriko zenbait helburutan du eragina: 4, kalitate oneko hezkuntza; 11, hiri eta komunitate jasangarriak, eta 17, helburuak lortzeko aliantzak.

Errekaldeberriko BHIko ikasleak.

EKOBIDEAK: Bilboko uria espazioak (baita hirikoak ere) zaintzeko sentsibilizaziorako espazioa izatea nahi du, haren aberastasun geologikoa ezagutzera emanez. Horretarako, zenbait hitzaldi, tailer eta irteera prestatu dituzte, askotariko publikoa biltzeko: ikasleak, umeak, familiak eta gazteak, zientzia honetan interesa duten pertsonak, eta geologia, mineralogia, bulkanologia eta paleontologiarenganako zaletasuna eta jakin-mina dituzten pertsonak.

Epaimahaiak adierazi du ideiak ikuspegi berritzaile eta ezezaguna aurkezten diela Bilboko herritarrei. Bilboren ikuspegi ezberdina eskaintzen du, baita herritarrek Bilboren zaintzan duten erantzukizunari buruzko gogoeta ere. Proiektu honek zerikusia dauka garapen jasangarriaren 4. helburuarekin (kalitate oneko hezkuntza), 11. helburuarekin (hiri eta komunitate jasangarriak), eta 15. helburuarekin (lehorreko ekosistemen bizitza).

EKOBIDEAK kooperatiba elkarte txikiko kideak.

SCHOLL NATURA: Proiektu honen oinarria da ikasleei, ikastetxeko langileei eta Deustuko bizilagunei azaltzea nolako onurak lortzen diren (berehalakoak eta epe luzekoak) osasuna eta ingurumena hobetzeko espazio eta azpiegitura berdeei esker (estresa murriztea, arreta hobetzea, bizialdia luzatzea, eta abar). Ideia honek lorategi bertikal bat proposatzen du erdigunea inguratzen duten hormetan. Haren zaintzan parte hartu du eskolako komunitateak. Horretarako, auzoko zenbait elkarteren lankidetza dugu (Gizakia eta Lagun Artean).

Epaimahaiak uste du proiektu honetan eskolaren eta bizilagunen arteko harremanak, belaunaldien arteko harremanak eta harreman inklusiboak txertatzen direla. Eta, are garrantzitsuago dena, ikasleak ingurunea hobetzen inplikatzen dituela. Ideia horrek zerikusia dauka garapen jasangarriko helburu hauekin: 4 kalitate oneko hezkuntza, 3 osasuna eta ongizatea, 11 hiri eta komunitate jasangarriak, eta 17 helburuak lortzeko aliantzak.

La Salle ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleak.

AUZOKO ZAPOREAK: Ikerketako eta kultur ekoizpeneko proiektua da, gastronomiaren ingurukoa, kultur aniztasuna aldarrikatzen duena. Gainera, kultura eta belaunaldi ezberdinetako pertsonen artean jakintza transmititzea bilatzen du, janariaren bidez.

San Frantzisko auzoan aurki ditzakegun jatorri geografiko eta kultural ezberdinetako errezetak miatuz eta jasoz, Auzoko Zaporeaken helburua da kultur aniztasuna erakutsi eta ospatzea, janariaren bidez.

Epaimahaiak uste du ideia honek sentsibilitatea sortzeko gaitasun handia duela, kultur aniztasuna ezaugarri duen auzo baten gizarte kohesioa indartzeko. Ideia horrek zerikusia dauka garapen jasangarriko helburu hauekin: 10 desberdintasunak murriztea, 11 hiri eta komunitate jasangarriak, eta 17 helburuak lortzeko aliantzak.

Auzko Zaporeakeko kideak.

FUNGHI THINKING: Proiektu honen bidez, Bilboko gazteak eta Hamaika Esku hezkuntza programan (Eusko Jaurlaritzaren programa, ikasleen gaitasunak hobetzeko) parte hartzen duten ikastetxeak ekonomia zirkularrari buruz kontzientziatu nahi dituzte.

Gure inguruko tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan dauden kafe-hondarrak erabiltzen dira, perretxikoak sortzeko. Programa hori Bertendona BHIko gazteekin egingo da, inguruko taberna eta establezimenduen laguntzarekin.

Epaimahaiak azpimarratu ditu Global Shaper elkarteko gazteen izaera berritzailea eta inplikazioa Bilboko ikastetxeetako ikasleekin, gizarte jasangarri baterantz eta kontsumo arduratsu baterantz joateko bidean. Proiektu honek garapen jasangarriko zenbait helbururekin du zerikusia: 4 kalitate oneko hezkuntza, 11 hiri eta komunitate jasangarriak, 12 ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, eta 17 helburuak lortzeko aliantzak.

Global Shapers Bilbao Euskadi Gizarte Berrikuntzako Elkarteko kideak.

EPAIMAHAIA

Epaimahaiak hiru partaide izango ditu: bat, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko ordezkaria; beste bat, Bilbao Balioen Hiria udal proiektuaren talde erredaktorearen izenean ari da, Deustuko Unibertsitatekoa da; eta, azkena, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria da.

Saritutakoak hautatzeko, epaimahaiak irizpide hauek beteko ditu:

  • sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea
  • proiektua edo ideia gauzatzeak gizartean dituen inpaktua eta interesa
  • sustatzaile gazteen lidergoa ekimena diseinatu eta gauzatzeko prozesuan
  • gizartearen parte-hartzea ideia diseinatzean edota gauzatzean
  • proiektuaren kalitate teknikoa
  • eta proiektuaren bideragarritasuna