BILBO. Bilbao Hiria 31. Pop Rock Lehiaketan izena emateko epea gaur amaituko da. Izen-ematea hemen egin daiteke. Lehiaketak hiru modalitate ditu. Urban kategoria, Metal modalitatea eta Pop Rock. Kategoria bakoitzean 3 sari emango dira: banda/bakarlari irabazlearentzat 4.000 euro, bigarrenarentzat 2.000 euro eta hirugarrenarentzat 1.300 euro.

Urban kategorian sartzen duira rap, hip hop, trap, reggae, dancehall, afrotrap, afrobeat, funk, soul, R&B, jazz garaikidea, trip hop, grime, electropical, chip music, 8-bit, elektronikoa, ambient, industriala, elektrokunbia, dub, hardstyle, house, breakbeat, disco, techno, trance, minimal, drum'n'bass, elektro eta beste konbinazio batzuk).

Bestalde, Metal modalitatean sartzen dira heavy, hard rock, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, gotikoa, industriala, A.O.R., hardcore, nu metal, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste konbinazio batzuk.

Hirugarrenik, Pop Rock kategorian daude rock, esperimentala, psikodelia, instrumentala, math, post rock, art rock, rock and roll, rhythm & blues, folk rock, americana, hard rock, stoner, garage, noise, hard core, punk rock, ska reggae, emo, alternatiboa, indie, pop, tecno pop, power pop eta beste konbinazio batzuk.

Izena eman nahi duten taldeek udal webgunean aurkez dezakete euren proposamena, astelehen honetatik maiatzaren 5era: www.bilbao.eus/bilborock. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako talde eta bakarlarientzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat bakarrik izan daiteke 35 urtetik gorakoa.

Taldeek sarean bete behar dute formularioa, eta honako hauek erantsi: hiru kanta mp3, ogg edo wma formatuan; argazki bat jpg, bmp edo png formatuan; taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan; taldearen sare sozialen profilak; editatu gabeko bideo baten esteka, zuzenekoa nahiz entsegua (taldea zuzenean jotzen, ez bideoklipa).

Horrez gain, taldeek baldintza hauek bete behar dituzte: Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana, eta abesti originalak aurkeztea. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiakideak egilea bera dela frogatu beharko du.

EPAIMAHAIA ETA SARIAK

Lehiaketaren 31. edizioan 22.900 euro banatuko dira saritan, iaz bezala. Horrela, kategoria bakoitzean 3 sari emango dira: banda/bakarlari irabazlearentzat 4.000 euro, bigarrenarentzat 2.000 euro eta hirugarrenarentzat 1.300 euro. Gainera, epaimahaiak 1.000 euro emango dizkio Bizkaiko talde edo bakarlaririk onenari.

Sari ekonomikoez gain, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketak beste sari batzuk emango ditu, besteak beste, Bilbao Hiria saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat (emanaldi bat Bilborock aretoan 2020an), Bilborock saria Bizkaiko talde aipagarri batentzat (100 ordu entsegu lokaletan) edota Emakumeak musikan sustatu eta ahalduntzeko saria (lau prestakuntza lantegi Musika Industriako Emakumeek (MIM) antolatuta, 40 ordu Bilborockeko entsegu lokaletan eta aurkezpen-kontzertua Bilbao Hiria lehiaketako hurrengo edizioan).

Halaber, Aste Nagusia saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat (emanaldi bat 2020ko Aste Nagusian, Bertako Rock taldeentzako agertokian), Azkena Rock Festival saria (kontzertua 2020ko Azkena Rock jaialdian Euskal Herriko talde aipagarrienarentzat) eta Resurrection Fest saria (ontzertua Resurrection Fest jaialdian metaleko talde aipagarrienarentzat) banatuko dira. Azkenik, Stereozona saria, Letamina saria, Sarbide" saria, Shake saria, Kultura Live saria, Zarata Mondosonoro saria eta FNAC saria ere banatuko dira. Era berean, nongoak diren kontutan hartuta, ordainsari ekonomiko bat izango dute taldeek bidaien gastuetarako.