BILBO. Bidebarrietak koloreari eta horren jatorrei buruzko hitzaldia jasoko du apirilaren 10ean arratsaldeko 19:00etan César Tomérekin, kimikaria. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bihartik.

Kolorea, gehienok berez hor dagoen zerbait gisa ulertzen dugun gauza da, baina, zer da eta zelan sortzen da? Inork begiratzen ez badie, gauzek ba al dute kolorerik? Gai horiei erantzuteko, zientziaren zenbait alorretara jo behar dugu. Koantikatik neurozientziara, filosofiatik igaroz, begien aurrean dugun fenomeno liluragarrietako bat azaltzeko ahalegina egin du. Hitzaldi honetan César Tomé López dibulgatzaile, zientzialari eta kimikari industrialak landuko du gaia.

Prestakuntzaz kimikari industriala da eta, modu batera edo bestera, kolorearen erabilera teknikoarekin eta komertzialarekin erlazionatutako zenbait industriatan egin du lan bere bizitza profesionalaren parte batean, pigmentua fabrikatzen duten lantegietatik elikadura enpresetara. Horrez gain, Tomé Lópezek master bat du Neurozientzian, eta Euskampus Fundazioaren nazioarteko proiekzioaren arduraduna da.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu, “Darwinen Eguna”, besteak beste, ?hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa?, zientzia jende guztiari era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

GONBIDAPENAK JASOTZEA

Lekua: Bidebarrietako liburutegia

Egunak: Apirilaren 5etik 10era. Larunbatean eta igandean izan ezik.

Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.

Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Leku guztiak bete ondoren ez da aretora sartzen utziko. Topaketa streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.