BILBO. Fantek hiru erakusketa inauguratu ditu Bilboko Metroaren Zazpi kaleetako geltokian eta Abando eta Zazpi Kaleetako udaltegietan. Fantek bere 25. edizioa ospatuko du maiatzaren 2tik 11ra. Aurreko hilabeteetan zenbait ospakizun jarduera egingo dira horietako asko hiriko beste jaialdiekin lankidetzan.

Testuinguru horretan, bihar, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zine Astearen laguntzarekin helduko diren erakusketa bi hasiko dira Abandoko eta Zazpi Kaleetako Udaltegietan. Lehenengoak, 70eko hamarkadako estatuko zinearen ikonoetako batzuk erakutsiko ditu argazkien bitartez; bigarrenak Raquel Lagartos marrazkilariaren irudien aukeraketa bat erakutsiko du, Julio César Iglesiasekin batera egin duen “Mary Shelley: La muerte del monstruo” (Diábolo Ediciones) liburukoak. Beste alde batetik, hirugarren erakusketa batek Bilboko Metroaren Unamuno plazarako irteera hartuko du, Bilboko jaialditik igaro diren pertsonalitateetako batzuen kartelen eta argazkien aukeraketarekin. Guztiak ere maiatzaren erdialdera arte bisitatu ahal izango dira.

“Mil gritos en la noche”, Pedro Usabiaga argazkilari gipuzkoarra komisario duen argazki erakusketa da, eta 70eko hamarkadan Espainiako beldurrezko zinean lan egin zuten antzezleak hurbilduko dizkigu. Abandoko Udaltegian (Elkano, 20) bihar ateak irekiko dituen erakusketak zine horren urrezko garaiko genero bati eskaini gura dio omenaldia. Bertan, fantasiazko generoa, “destapea” izenekoa eta askatasun nahia elkartu eta nahastu ziren, eta edertasun handiko irudiak utzi zituzten etorkizunerako.

Errodatzeetako argazkiek, promozio irudiek eta garai hartako eta ondorengo erretratuek osatzen dituzte erakusketa, set-etan edo jaialdietan egindakoak. Protagonistak, Ágata Lys, Helga Line, Ewa Aulin, Inma de Santis, Maria Perschy edo María José Cantudo emakumeak eta Chris Mitchum, Renaud Verlay edo Espartaco Santoni gizonak dira, beste batzuen artean. Argazki horietako asko inoiz argitaratu gabeak dira, Europako hainbat artxibotatik eta bilduma pribatutatik jasotakoak.

Bihartik aurrera Burtsako udaltegian bisitatu ahal izango den erakusketari dagokionez, Julio César Iglesiasen eta Raquel Lagartoren “Mary Shelley: La muerte del monstruo” lan ilustratuan oinarritzen da. Mary Shelleyren bizitza tragikoa eta egilearen ispilu hautsia den munstroaren psikean aztertzen duen biografia espekulatiboa da. 200. urteurrena dela eta, edizio berraztertu berezi honek zirriborroak, baztertutako eszenak, Mary Shelleyren kronobiografia bat eta pertsonaien gida jasotzen ditu. Erakusketak Raquel Lagartos komiki marrazkilari eta ilustratzailearen zenbait irudi biltzen ditu. Bere lanak hainbat lekutan egon dira aztergai, Sitgeseko Zinemaldian, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zine Astean, Avileseko Komiki Jardunaldian edo Arte eta Kultura Garaikideko Aragoiko Pablo Serrano Institutuan.

Horrez gain, eta Metro Bilbaorekin lankidetzan, bihartik aurrera formatu handiko 22 panelek osatutako erakusketa bisitatu ahal izango da Zazpi Kaleetako geltokian, Unamuno plazako irteeran. Bertan, 25 edizio hauetako karteletako batzuk ikusi ahal izango dira, oso egile, estilo eta lengoaia anitzetakoak, Bilboko zimenaldiaren historiatik ibilbide plastikoa egiteko aukera ematen dutenak.

Kartelekin batera, estatuko eta nazioarteko zine pertsonalitateak FANTetik igaro izana dokumentatzen duten argazkiak ere badaude.

Beste alde batetik, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak ? FANTek, TCM kanalak eta Fnac-ek Stanley Kubrik-en “2001: Una Odisea del Espacio” filma estreinatu zeneko 50. urteurrena ospatuko dute, TCM kanalak ekoiztutako animaziozko "2001 destellos en la oscuridad” dokumentalaren eszenetako batzuk erakusten dituen erakusketarekin. 1968ko apirilaren 4an, Stanley Kubrickek 2001: una odisea del espacio filma estreinatu zuen. Filma harriduraz jaso zuten, eta, itxuraz, kritikaren parte handiak ez zuen ulertu zientzia fikzioa metafisikatik edo filosofiatik gertuago zeuden lurraldeetan sartzerik. Erakusketa maiatzaren 31ra arte bisitatu ahal izango da Fnac-en.

BIDEO-JOKOAK ETA ZINEA

FANTen 25. urteurrena dela eta, Azkuna Zentroak fantasiazko eta beldurrezko bideo-jokoen atzera begirako erakusketa jarriko du martxan Jokuplay gunean, joko tradizionalen eta teknologikoen bitartez esperientziak konpartitzeko aukera emango duen jokoei eskainitako lekuan. Apirilaren 8tik maiatzaren 11ra Mediatekan bisitatu ahal izango den erakusketa Mini NES Classic-ean hasiko da, Metroid-ekin (1986) eta Castlevania-rekin (1986), eragin gehieneko bideo-joko serieetako bi. Biak elkartu ondoren Metroidvania hitza sortu zen.

Ibilbideak PS4an jarraitzen du, Grim Fandangorekin (1998) ?remastered?, mitologia barruko heriotzean sinestean oinarritutako abentura grafikoa, noir filmen estilo indartsuarekin. Ordenagailuak indie joko modernoetarako geratzen dira: grafiko koloristekin psikearen eta fobien txoko sakonenetan murgiltzen den Figment (2017); neskato txiki bat protagonista den eta ezaugarri nagusi gisa estilo groteskoa duen Little Nightmares (2017); eta, amaitzeko The mask of Atlantis (PC).

Izan ere, maiatzaren 9an, arratsaldeko 19:00etan, “Zinema fantastiko esperimentaletik bideo-jokoetara” topaketa egingo da, Mikel Calvorekin eta Jorge Núñezekin, Jorge Núñez zinegilearen The Mask of Atlantis (2013) film esperimentalaren moldaketa den The Mask of Atlantis bideo-jokoaren egileekin, hain zuzen ere. VHS formatuan grabatuta, aurri egoeran dagoen Z serieko zinetik datorren narrazio planteamendua du. Jorge Núñezek eta Mikel Calvok sorkuntza prozesua eta esparru esperimentalaren barruan ikus-entzunezkoaren eta jokagarriaren arteko aldeak azalduko dituzte. Jarduerak sarrera librea izango du, Azkuna Zentroko Mediatekako Medialab 2 aretoan.

Azkenik, DigiPen Institute of Technology Europe?Bilbaorekin lankidetzan, ikasleek Bilboren ikuspegi post-apokaliptikoekin egin dituzten lanen erakusketa antolatuko da. Vía de Fuga tabernan egongo da zinemaldiak irauten duen bitartean.