MAZ Basauri jaialdiak bere batez besteko betetze mailarik onena izan du Social Antzokian aurtengo edizioan. Zikloak formatu berria izan du aurten, asteburu bakarrean ospatu baitira ekitaldi guztiak. "Formatu berri horrekin, antzokiko lehenengo jardunaldirako sarrerak ia hiru egun lehenago agortu dira, eta bigarren jardunaldian 640 lagun bildu dira", aipatu dute antolakuntzatik. Gainera, Txiki MAZek eta MAZ Kalean ekimenaren baitan antolaturiko doako kontzertuek ere erantzun ona izan dute: 600 lagun inguru bertaratu dira egun osoan zehar. Izan ere, MAZ Basaurik ikusleen "babes oso handia" izan du berriz ere bedera-tzigarren edizioan. Asteburu bakarrean kontzentratu den zikloaren formatu berriak batez besteko bete-tze mailarik handiena izan du (%87) Social Antzokian bederatzi urteko historian. Azaroaren 12an, Social Antzokian ospatu zen lehen jardunaldirako sarrerak ia 3 egun lehenago agortu ziren. Xoel López, Maika Makovski eta Sara Zozaya 700 lagunen aurrean aritu ziren. Larunbateko ekitaldiak eguerdian hasi ziren Solobarria plazako karpan Txiki MAZekin. Zikloaren bedera-tzi edizioetako "haur programaziorik osatuenak dantzak, magia, umorea eta Oliver Magoak eskainitako antzerki ikuskizuna bildu zituen, baita Rayo talde getxoztarraren kontzertua eta Zarata DJaren saioa ere". Txiki MAZera 250 pertsona baino gehiago gerturatu ziren: eguerdirako hurbildutako familiak horietako asko, gehienak Bizkaiko beste udalerri batzuetakoak. Arratsaldean MAZ Kalean ospatu zen Solobarriako karpan, inoiz baino artista gehiagorekin. Social An-tzokian, MAZ Basauriren bederatzigarren edizioa itxi zuten Derby Motoreta's Burrito Kachimba sevillarrek, Sotomonteren (Jokin Salaverria bizkaitarraren proiektua) estreinaldiak eta Cecilia Paynek. Antzokian 640 lagun biltzea lortu zuten.