Obrak hasi dituzte Ibaigane kalean eta Artunduagan

Uriarte auzoa hobeto seinaleztatzeko lanak ere, oinezkoei lehentasuna emateko

22.02.2021 | 01:05

Basauriko Udalak hainbat obra txiki jarri ditu martxan. Udalerriko zenbait ingurune hobetzea helburu duten lanak dira. Alde batetik, Ibaigane kalean eta Artunduagako kiroldegian egin behar dituzten obrak hasi dira, "saneamendua berritzeko eta drainatzeko lanak, gutxi gorabehera bi hilabete iraungo dutenak", azaldu dute udaletik.

Hego eta Jose Garai doktorearen 4. zenbakiaren arteko zatian egingo dira obra hauek. Gainera, galtzadako zoladura aldatuko da, eta horretarako 65.969 euro inbertituko dira. Beste alde batetik, Artunduagako kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko lanak ere hasi dituzte. 18.473 euro inbertituko diren esku-hartze honen bidez, Artunduagako errepidetik Basauriko kiroldegirako oinezkoen sarbidea hobetu eta irisgarri egin nahi da. Uriarte auzoan ere obrak egin ditu Udalak.

Hobeto seinaleztatzeko lanak izan dira hauek. Horien helburua izan da "oinezkoei lehentasuna ematea, eta ez ibilgailuei". Hobekuntza-lanak hiru egunetan egin dira, eta Basauriko Udalak 3.538 euro inbertitu ditu oinezkoei lehentasuna emateko ideiarekin. Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin ere, Larrazabal auzoan obrak egin ditu Udalak. Bertan oinezkoen pasabideak hobetu eta argi berriak jarri dituzte.

noticias de deia