Etxebarriko Udalak berriz kaleratu du Etxebarriko Toponimia liburua edizio berrituanEtxebarriko Toponimia. Etxebarriko Toponimia liburua 2006an lehen aldiz argitaratu zuen Etxebarriko Udalak Labayru Ikastegiaren laguntzarekin. “Etxebarriko Euskararen ondarearen ikerketa dokumentua da argitalpen hau. Etxebarriko toponimia batu ondoren, argitaratzeko erabakia hartu zen liburu formatoan, 2005ean hasi zen lanari esker. Zen-tzu honetan, “Udalak Labayru ikastegiari eskatu zionean egitasmo hau bideratzeko: lehenik toki-izenen bilketa egiteko, horretarako artxibo lan sakona egin behar izan zen aurretik eta herriko hainbat herritarren ahozko bilketa funtsezkoa izan zen gaur egun daukagun informazioa lortzeko, hau guztia ia 40 herritarren testigantzei esker”, azaldu dute Udaletik.

Paper formatoan agortu egin zen duela zenbait urte eta herritarren eskakizunei erantzunez Udalak erabaki zuen berriz ere argitaratzea. “Edukia beretsua baldin bada ere, itxuraldatuta ageri da liburua: argazki gehiago sartu dira, kalitatean hobetuak, inprimaketa bera kalitate hobean egin da”. Datozen egunotan jarriko da salgai liburua udalaren Arlo soziokulturaleko bulegoan (CIME eraikina 2.solairua). Liburuaren prezioa 8 eurokoa izango da etxebarritarrentzat. Udal Liburutegietan ere mailegagarri egongo da herritarren eskura. Liburua elebitan argitaratu da gainera, euskaraz eta gaztelaniaz.