- Bediako Udalak, covid-19ak eragindako ohiz kanpoko egoera arintzeko helburuarekin, 32.000 euros banatuko ditu laguntzetan. Osoko bilkuran ordezkatuta dauden alderdi politiko bien adostasunarekin, hainbat laguntza onartu ditu, pandemiak enpresa txikiei, autonomoei, ostalaritzari eta familiei eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko. Hauetatik, 20.000 euro enpresa, autonomo eta ostalaritzara bideratuko dira eta 12.000 familientzako. Laguntzak eskatzeko epea abuztuaren 17an amaituko da.

Alarma-egoerak kaltetutako enpresak, autonomoak eta ostalaritzako negozioak izango dira onuradunak. Gehienez 1.000 euroko laguntzak izango dira, beti ere covid-19aren ondorioz itxi behar izan dutenentzat. Beste alde batetik, 500 euro banatuko dira diru-sarreretan %50eko edo gehiagoko jaitsierea izan dutenentzat. Familien kasuan, alde batetik, ERTE egoeran dauden personei emango zaie laguntza, euren diru-sarrerak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara heltzen ez badira (950). Gero, beste laguntza batzuk banatuko dira lana eta familia uztartzeko.