- Galdakaoko Udalak kultur eta kirol instalazioak berriro ireki ditu. Murrizketa batzuk egongo dira segurtasun-arauak errespetatzeko. Kirol-instalazioei dagokienez, Zua tzuko skate Park irekita dago ekainaren 3tik. Bertako tenis eta padeleko kirol-pistak zortzian ireki ziren, baina aldez aurretik erreserba egin behar da, eta ezingo dira dutxak erabili. Elexaldeko kirol-gunea 8tik ere dago irekita; futbol-zelaia, doako solarium gisa egokituko dena, edukiera mugatuarekin. "Aldez aurretik erreserba egin beharko da eta aldageletako dutxak ezingo dira erabili", diote udaletxetik.

Kurtzea frontoia ireki dute jada, ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera 17.00etatik 21.00etara, eta larunbat eta igandeetan 10.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara. "Aldageleko dutxak ez dira egongo erabilgarri, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik instalazioa erreserbatzea". Beste alde batetik, Unkina, Urreta eta Elexaldeko kiroldegiak gaur irekiko dira.

Bestalde, Elexaldeko estali gabeko igerilekuak eta Unkina eta Urreta kiroldegietako igerileku estaliak gaur ere jarriko dira martxan. Aperribai, Usansolo eta Torrezabaleko liburutegiak goizez bakarrik ireki dira eta haur-liburutegiak itxita egongo dira beste abisurik eman arte. Zinema martxan jarri da berriro ere, baina asteburu honetan ezin izan dute erabili.