ETXEBARRI. Etxebarriko biztanleek maskarilla gehiago izango dituzte eskura Ikaskuntza joskintza eta brodatu elkartea eta herriko Merkataritza Elkarteari esker. Bertan parte hartzen duten jostunek, sektorean 30 urte baino gehiagoko esperientzia dutenak, herrikideak maskarillaz hornitzeko proposamena egin dute, koronabirusari ahalik eta hoberen aurre egin ahal izateko.

Gaur egun elkarte honetako zenbait kide “Maskaren bolondres sarean” ari dira lanean. Esan beharra dago ekimen honek harrera ezinhobea izan duela eta bertoko merkatarien, adinekoen eta zaurgarriak diren pertsonen beharrak asetzen ditu.

Maskarak modu egokian erabiltzeko OMEk emandako gomendioak kontuan izanik eta behar hau asetu asmoz, eskaintza herritar guztiei (haurrak barne) zabaldu nahi diegu. Hau dela eta une honetatik aurrera etxebarritarrek maskara bat doan eskatzeko aukera izango dute.

Maskara hauek ez dira homologatuak, baina %100 kotoizko oihalekin egingo dira eta “Ehundu Gabeko Ehunekin” (EGE), Etxebarriko Merkatarien Elkartearen eskutik jasota. Material hau ezinbestekoa da maskara eraginkorra izan dadin Merkatarien Elkarteak hartu du bere gain. Berrerabili egin daitezke eta erabili aurretik beharrezkoa da desinfektatzea 60 gradutan garbituz.

Ekimen honetarako Ikaskuntzak bere esku dagoen material guztia jarriko du, hala ere, herritarrei laguntza eskatzen diegu materialik izanez gero eman dezaten: kotoizko oihalak, hariak, gomak…

Udalak zentralizatu egingo du bai maskaren dohaitza baita eskaera ere. Era berean Ikaskuntzak erabiliko duen lokalaren sarbidea ahalbidetuko du eta egunero lokalaren garbiketa egingo da.

MATERIALA DOHAITZAN EMATEKO

Etxebarriko udaletxean jasoko da dohaitzan emandako materiala datorren apirilaren 15etik asteazkenetik aurrera 8:00 etatik 15:00 etara. Lehenago deitu beharko da 94 426 7000 telefonora.