BILBO. EusTES elkarteak, bihotzaren osasunaren garrantziaz kontzientziatzeko asmoz, jardunaldi bat antolatu du, bihotz-gelditzearen kontzienziazioaren europar egunarekin koinzidituz.

Estatuko beste TES elkarte profesional guztiak bezala, EusTES elkarteak estatutuetan garatutako helburu oso zehatzak ditu, gure kasuan “Larrialdi Sanitarioen Teknikariaren eta bere ingurunearen duintasuna eta garapena”. Helburu hau lortzeko jarduera batzuk burutuko dira, horien artean herritarren artean oro har heziketa sanitarioa sustatzea. Helburu hauek lortzeko, Etxebarriko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren baitan, Bihotz-gelditzearen kontzientziazioaren europar eguna dela-eta, EusTES elkarteak egun osoko jardunaldi bat burutuko du Udaletxeko plazan, bihotz-biriketako bizkortze (BBB) panpiñen eta Desfibriladore erdiautomatikoaren (DESA) bidez oinarrizko formazioa eskainiz, Bihotz-birikien gelditze (PCR) baten aurrean arreta emateko.

Udalak aurreko urteetan egin izan zuen inbertsio handi bat DESA aparailuetan, udalerriko hainbat guneetan banatuz eta lehen sorospenerako formazioa eskainiz kirol begiraleei, asialdiko begiraleei, udaltzaingoari eta DESA aparailua erabilgarri izan ditzaketen herritarrei. Hitzarmena sinatuta, hain arrakastastuak izan ziren ikastaroekin hasiko da, eta sail bakoitzarekin koordinazio bilera egin ondoren, formazio-datak ezarrita daude.

Beste aldetik, urriaren 21etik 25era, udalaren eta Kukullaga ikastetxearen arteko lankidetzarekin, lehen hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailakoei zuzendutako prebentzioaren eta segurtasunaren astea ospatuko da. Egun eta jarduera desberdinen bidez, 5. mailakoek urriaren 21ean BBB praktikak egingo dituzte ikastetxe horretako erabilera anitzeko gelan. Bestetik, 4. mailakoek 22an larrialdi zerbitzuak ezagutuko dituzte Nerbioi araneko eta Durangaldeko Gurutze Gorriko eta Bizkaiko Foru Suhiltzaileeen ibilgailuen bidez. Azkenik, 3. mailakoek udaletxera bisita egingo dute, bide-hezkuntza eta trafiko istripu baten aurrean egin beharrekoaren inguruko formazioa jasoaz.

EusTES elkarteak ikasturtean zehar halakoak egiteko, udal diru laguntzak eta bazkideen kuotak jasoko dituzte. Profesional hauek hainbat ibilgailuetan eta anbulantzietan burutzen dituzte beraien lanak: Garraio ez asistentziala (TnA), Oinarrizko Bizi Euskarria (SVB), Bizi Euskarri Aurreratua erizaintzarekin (SVAe) eta Bizi Euskarri Aurreratua Sendagilearekin. Hortaz gain alde publikoan eta pribatuan lan egiten duten Larrialdietako Koordinazio Zentroak.